Fernando Collor de Mello
Fernando Affonso Collor de Mello (Rio de Janeiro, 1949) brasildar politikaria da. Brasilgo presidentea izan zen 1990 eta 1992 bitartean.
Fernando Collor de Mello | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() (2019) | |||||||||
2015eko otsailaren 1a - 2023ko otsailaren 1a Barrutia: Alagoas (en) ![]() Hautetsia: 55th legislature of the National Congress of Brazil (en) ![]()
2007ko otsailaren 1a - 2015eko otsailaren 1a ← Heloísa Helena (en) ![]()
1990eko martxoaren 15a - 1992ko urriaren 2a ← José Sarney - Itamar Franco →
1983ko otsailaren 1a - 1987ko otsailaren 1a | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Rio de Janeiro, 1949ko abuztuaren 12a (74 urte) | ||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||
Bizilekua | Maceió Brasilia | ||||||||
Lehen hizkuntza | portugesa | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Arnon Afonso de Farias Melo | ||||||||
Ezkontidea(k) | Caroline Serejo Medeiros Collor de Mello (en) ![]() Rosane Collor (en) ![]() | ||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||
Familia | |||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | University of Brasília (en) ![]() Colégio São Vicente de Paulo (en) ![]() | ||||||||
Hizkuntzak | portugesa Brasilgo portugesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta idazlea | ||||||||
Lantokia(k) | Brasilia | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Baptismoa | ||||||||
Alderdi politikoa | ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() Brazilian Labour Renewal Party (en) ![]() ![]() | ||||||||
fernandocollor.com.br | |||||||||
![]() ![]() ![]() | |||||||||
![]() |
Bizitza
Ekonomian lizentziatu zen 1970ean. Aita hedabideen arloko Brasilgo pertsonarik boteretsuenetakoa zuen, eta, ikasketak bukatutakoan, familiaren prentsa-negozioan sartu zen. Diktadura militar luzearen ondoren, 1989an lehen hauteskunde demokratikoak egin zirenean, presidentetzarako aurkeztu zuen bere burua, Partido da Reconstrução Nacional alderdi eskuindar eta neoliberalaren bitartez.
1990ean, Brasilgo Langileen Alderdia garaitu, eta demokrazialdi berriko lehen presidente bihurtu zen. Ekonomia suspertzearren, Mundu Bankuarekin eta Nazioarteko Diru Funtsarekin Brasilgo kanpo-zorra negoziatzeko prest agertu zen, eta, azken horren aholkuei jarraituz, politika neoliberala jarri zuen abian: bankuetako ondasun guztiak sei hilabetez bere horretan uzteko agindua eman zuen. Gerora jakin zen bere ondasunak Brasilgo bankuetatik kanpora atera zituela. Amazoniako oihanak babesteko konpromisoa ere hartu zuen, eta 1992an Rio de Janeiron egin zuten Ingurumenari buruzko Mundu Biltzarra. Urte hartan bertan, presidente kargutik eraitsi, eta auzipetu egin zuten, ehunka mila dolar bereganatzearen salaketapean. Brasilgo Auzitegi Gorenak absolbitu egin zuen, froga aski ez zegoelako, baina Brasilgo Kongresuak errudun jo zuen, eta 1994tik 2002ra eskubide politikoak baliatzea eragotzi zion. 2006an, senatari izateko hautatu zuten Brasilgo ipar-ekialdeko Alagoas estatuan.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando Collor de Mello ![]() |