Fernando Claudín

Fernando Claudín (Madril, Espainia, 1915eko abuztuaren 21a - 1990eko maiatzaren 16a) espainiar politikari, historialari eta saiakera-idazlea izan zen.

Fernando Claudín

(1983)
Bizitza
JaiotzaZaragoza, 1915eko abuztuaren 21a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1990eko maiatzaren 16a (74 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, historialaria eta kazetaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista
Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Biografia

Arkitektura-ikasle zela, Juventudes Comunistas taldean sartu zen, 1933an, eta Gerra Zibilaren garaian, Juventudes Socialistasekin elkartzeko prozesuan parte hartu zuen. Gerra amaitzean, 1939an, atzerriratu, eta Latinoamerikako zenbait herrialdetan jarri zen bizitzen. Europara itzuli zenean, Praga, Mosku eta Parisen ere bizi izan zen.

Espainiako Alderdi Komunistako maila gorenetara iritsi zen. Hala ere, Santiago Carrillo idazkari nagusiarekin ezadostasunak izan zituen: batetik, Sobietar Batasunak komunismoaren garapena eragozten zuela uste zuen, eta bestetik, Espainian frankismoa bukatutakoan zer gertatuko zen aurreikusten hasi zen. Horregatik, eta Nazioarteko Mugimendu Komunistarako deszentralizazioa eskatzeagatik, «eurokomunismoaren» bultzatzaile nagusietako bat izan zela esan daiteke. Korronte horri lotuko zitzaizkion, geroago, Carrillo eta Espainiako Alderdi Komunista.

Hala ere, 1965ean alderditik bota zuten. Parisen kokatu, eta bertan Ruedo Ibérico argitaletxea sendotzen lagundu zuen, joera kritiko eta akrata zuena, eta 1960ko hamarraldian antifrankisten erreferentzia-gune izan zena. 1975ean Espainiara itzuli, eta Alderdi Sozialistan sartu zen; Pablo Iglesias Fundazioko zuzendari ere izendatu zuten.

Lanak

Claudínen obren artean nabarmentzen direnak Espainiak sozialismorako hartutako bideaz, komunismoaren krisialdiaz, eurokomunismoaz, 1848ko Iraultzaz eta Santiago Carrillori buruzkoak dira. Aldizkari eta egunkarietarako ere idatzi zuen, Cuadernos de Ruedo Ibérico eta El Paísen, besteak beste.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.