Fernando Casado

Fernando Casado (Iruñea, 1943ko uztailaren 18a - ibidem., 2003), pilota munduan Casado bezala ezaguna, euskal herritar pilotaria izan zen.

Casado
Izen osoa:Fernando Casado
Jaiotza data:1943ko uztailaren 18a
Jaioterria:Iruñea ( Nafarroa)
Heriotza data: 2003
Heriotza herria: Iruñea ( Nafarroa)
Pilotaria
Modalitatea:esku huskako pilota
Postua:Aurrelaria

Mexikoko Olinpiar Jokoetan larruzko paletan parte hartu zuen. Kiko Caballero, Alberto Antzizu eta Reizabalekin batera zilarrezko domina lortu zuen, Frantziak menderatua.

Munduko Pilota Txapelketetan ere parte hartu zuen: 1970ean Donostian urrezko domina, 1966an Montevideon zilarrezkoa eta 1974an berriro Montevideon brontzezkoa lortuz.

Bibliografia

Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.