Fernando Canales
Fernando Canales Etxanobe (Bilbo, Bizkaia, 1962) euskal sukaldaria da. Leioako Ostalaritza Eskolan ikasi zuen. Hainbat urtetan, Frantzian eta Euskal Herrian lan egin ondoren, 1999an, Bilboko Euskalduna Jauregian Etxanobe jatetxea ireki zuen. Gaur egun, Etxanobe jatetxeak Michelin Gidako izar bat eta CAMPSA Gidako bi eguzki dauzka.
Fernando Canales | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1962 (61/62 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Leioako Ostalaritza Eskola |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | sukaldaria |
Anboto mendiaren magalean Akebaso baserria zuzentzen du. Horrez gain, Localia telebista katean La Cocina de Localia programa aurkezten du eta Radio Euskadiko Boulevard irratsaioko kolaboratzailea da.
Juan Echanove madrildar aktorearen lehengusua da.
Lanak
Liburuak
- Barrena, José Luis; Canales, Fernando. (2006). Bilbao y la cocina del Palacio Euskalduna. Zendrera Zariquiey ISBN 8484182339..
- Canales, Fernando. (2008). De cuando la alta cocina mató la cocina sabrosa. Eusko Jaurlaritza ISBN 8445727354..
Telebista
- La Cocina de Localia (Localia, aurkezle bezala)
Irratia
- Boulevard (Radio Euskadi, kolaboratzaile bezala)
Sariak
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Fernando Canalesen webgunea
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.