Fernando Borda Celaya
Fernando Borda Celaya (Atarrabia, 1946ko maiatzaren 16a - ) nafar mediku, ikertzaile eta atleta ohia da, altuera-jauzian espezializatu zena.
Fernando Borda Celaya | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Atarrabia, 1946ko maiatzaren 16a (77 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | medikua, ikertzailea eta kirolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Kirol ibilbidea
Atarrabian jaio zen baina Madrilen hazi zen, familia hara aldatu baitzen lan kontuegatik. Iruñera itzuli zen Medikuntza ikasketak egitera eta bitartean Nafarroako Unibertsitateko Atletismo taldean (C.A.U.N.) aritu zen atletismoa egiten. Altuera-jauzian espezializatu zen eta errekor pertsonala Iruñean bertan egin zuen 1972ko apirilean, 1'90 metrotako jauzia eginez. Espainiako selekzioarekin Parisen ere izan zen.
Nafar Gobernuak urtero ematen duen Nafarroako kirolari onenare saria ere jaso zuen.
Belauneko lesio baten ondorioz atletismoa utzi behar izan zuen. Txirrindularitzan ibili zen ondoren eta amateur mailako lasterketa batzuk irabazi zituen.
Medikua eta ikertzailea
Nafarroako Unibertsitatean cum laude doktoratu zen eta gaur egun Nafarroako Ospitalean Gastroenterologiako zerbitzu burua da. Ikerketa lanak ere egin ditu Helicobacter pylori bakterioaren inguruan eta hainbat artikulu argitaratu ditu[1].