Fernando Barrenetxea
Fernando Barrenetxea Muxika Ortiz de Allende Aperribai (Bilbo, 1639ko maiatzaren 23a - ?) bizkaitar politikaria izan zen. Ezagutzen dugun Bizkaiko lehen Ahaldun nagusia da.
Fernando Barrenetxea | |||||
---|---|---|---|---|---|
1666 - 1666
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Bilbo, 1639ko maiatzaren 23a | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Heriotza | ezezaguna, ezezaguna (384 urte) | ||||
Familia | |||||
Seme-alabak | |||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria |
Bizitza
XVII. mendean jaio zen. Fernando Barrenetxea Ortiz Allende Ibañez Arbolantzaren semea zen. Bilbon bataiatua izan zen 1639ko maiatzaren 23an. Bilboko alkatea izan zen eta, 1666. urtean, Bizkaiko Ahaldun nagusia bilakatu zen[1]. Bi urte geroago, 1668ko urtarrilaren 8an, Maria Hilaria Ergiñigorekin ezkondu zen. Bost seme-alaba izan zituen. Honako hauek dira: Francisco Fernando Barrenetxea Ergiñigo, Joakin Iñaki Barrenetxea Ergiñigo, Maria Antonia, Juana Maria eta Luisa abizen berberarekin.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Revista Hidalguía número 70. Año 1965. Ediciones Hidalguia (Noiz kontsultatua: 2022-03-23).
Kanpo estekak
![]() ![]() |
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.