Fernando Aínsa
Fernando Aínsa (Palma Mallorcakoa, Espainia, 1937ko uztailaren 24a - Zaragoza, 2019ko ekainaren 6a) uruguaiar kazetari, kritikari eta saiakera-idazlea izan zen, jatorriz espainiarra.
Fernando Aínsa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Fernando Aínsa Amigués |
Jaiotza | Palma Mallorcakoa, 1937ko uztailaren 24a |
Herrialdea | Espainia Uruguai |
Heriotza | Zaragoza, 2019ko ekainaren 6a (81 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, literatura-kritikaria eta poeta |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | saiakera olerkigintza narrazioa |
Biografia
Espainian jaioa bazen ere, Montevideon bizi izan zen, eta lan handia egin zuen han aipaturiko hiru alor horietan. Besteak beste, Centro Regional del Libro para América Latina elkartearen lehendakari izan zen 1972-74 urteetan.
Lanak
Eleberriak
- "Lekukoa", 1964
- "Harridura pitin batez", 1968
- "Doinu arrotzez", 1984
Ipuin bildumak
- "Urertzean", 1966
Saiakera
- "Onetti-ren trikimailuak" (1970)
- "Utopia bilatzaileak" (1970)
- "Denbora berreskuratua" (1977)
- "Literatura aberria eta kanpokotasuna" (1986)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.