Fernanda Ribeiro

Maria Fernanda Moreira Ribeiro (Penafiel, Portoko barrutia, 1969ko ekainaren 23a ) iraupen luzeko lasterketetan aritzen den portugaldar atleta da. 10.000 metroko proban Olinpiar Jokoetako eta munduko txapelduna izan zen.

Fernanda Ribeiro

Bizitza
JaiotzaPenafiel, 1969ko ekainaren 23a (54 urte)
Herrialdea Portugal
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakmaratoilaria eta iraupen-lasterkaria
Atletismoa
Kirol diziplinak maratoia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua48 kilogramo
Altuera161 zentimetro
Jasotako sariak

IAAF: 14295050 Olympic.org: fernanda-ribeiro Edit the value on Wikidata

Hamahiru urterekin egin zuen debuta nazioarteko lasterketetan, eta 3.000 metroko probako bere adineko markarik onena ondu zuen urterik urte hogeita bi urte arte. 5.000 metroko lasterketan gauza bera lortu zuen 14 eta 18 urte bitartean. Seulgo (1988) eta Bartzelonako (1992) Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, eta 1994an urrezko dominak irabazi zituen Europako pista libreko eta estaliko txapelketetan, 5.000 eta 3.000 metrotan, hurrenez hurren. 1995eko uztailean, 5.000 metroko munduko errekorra hautsi zuen (14 minutu, 36 segundo), eta urte horretan bertan urrezko domina lortu zuen Munduko Txapelketan, 10.000 metroko proban, Göteborgen. Atlantako Olinpiar Jokoetan erreginaldia sendotu zuen 10 kilometroko proba irabazita. 1997ko Munduko Txapelketetan, Atenasen, zilarrezko domina lortu zuen 10.000 metroko proban, eta brontzezkoa 5.000 metrokoan.

Lortutako sari nagusiak

Olinpiar Jokoak
Urrea1996ko Udako Olinpiar Jokoak (Atlanta)10.000 metroko lasterketa
Brontzea2000ko Udako Olinpiar Jokoak (Sydney)10.000 metroko lasterketa
Munduko Atletismo Txapelketa
Zilarra1995eko Munduko Atletismo Txapelketa (Göteborg)5.000 metroko lasterketa
Urrea1995eko Munduko Atletismo Txapelketa (Göteborg)10.000 metroko lasterketa
Brontzea1997ko Munduko Atletismo Txapelketa (Atenas)5.000 metroko lasterketa
Zilarra1997ko Munduko Atletismo Txapelketa (Atenas)10.000 metroko lasterketa

Markarik hoberenak

  • 5.000 metro - 14:36.45 (Hechtel, 1995)
  • 10.000 metro - 30:22.88 (Sydney, 2000)

Erreferentziak

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.