Fermin Lasala Urbieta

Fermín Lasala Urbieta (Donostia, Gipuzkoa, 1798ko uztailaren 6a - Madril, Espainia, 1853ko apirilaren 1a) gipuzkoar politikaria eta enpresaburua izan zen. Lehenengo Karlistaldian liberalen alde egin zuenez, gerra ondoren jaioterriko alkate izendatu zuten. 1846an diputatu hautatu zuten, eta Fermin Lasala Collado bere semeak ordezkatu zuen. Garai hartako negozioetako eta politikako donostiar pertsonaia ospetsu ugari bezala, "La Balandra" elkarteko kide izan zen.

Fermin Lasala Urbieta

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFermín de Lasala y Urbieta
JaiotzaDonostia, 1798ko uztailaren 6a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 1853ko apirilaren 1a (54 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Rita Collado y Parada (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta enpresaburua
Artikulu hau aitari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fermin Lasala».

Familiaren historia

Gaztelaniazko izenez Juan Sebastián Lasala izendatzen den gizon baten eta Maria Barbara Urbietaren hirugarren semea izan zen. Lehena Tolosa Okzitaniakoa zen; bigarrena, berriz, Oiartzungoa. Aitak Lasalle zuen jatorrizko frantses abizena Donostian hura itxuraldatu aurretik.

Aita 1794an heldu zen Donostiara Konbentzioaren armadarekin. Gerora gezurtatzen saiatu arren, dirudienez, Juan Sebastián Konbentzioko tropekin etorri zen, Donostian liskarrik gabe bizi zen eta, 1796an, frantsesek Basileako Itunaz hiritik alde egin zutenean, trebe jokatu zuen kinka horretatik onik ateratzeko, beste kolaborazionista eta frantses iraultzaile batzuk ez bezala.[1]

Negozio gizona

Donostiar honek goizetik erakutsi zuen negozioetarako sena. Berak eta bere familiak goletak eta brigantinak zituzten, Donostiatik Hanburgo, Londres, iparraldeko Europa eta Kubara salgaiz zamaturik abiatu eta itzultzen zirenak.[2] Irabazi horiek une horretan handitzen ari ziren nazioarteko finantzetan inbertitu zituzten. Rothschild familiaren finantzetako bazkideak izan ziren eta, beraz, orduko teknologia berrikuntzetan eta merkatu aukeretan inbertitu zuten kapitala, zehazki burdinbidean, hark pizten baitzituen orduan aurreikuspen handienak; are, bera eta bere familia izan ziren New Yorkeko Hudson-Mohawk burdinbidearen (en) inbertitzaile nagusietako bat.[2]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Rilova, Carlos. (2006). «FROM ALBENS TO PARIS. THE LIFE OF A BASQUE SPANISH DEPUTY AND MINISTER OF FRENCH DESCENT. FERMIN LASALA Y COLLADO (1832-1917)» Congres CIHAE: 57-59. or.. (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).
  2. Rilova, Carlos. 01:11'29"

Bibliografia

Rilova Jericó, Carlos. (2018). (Bideoa) Fermín de Lasala y Collado, duque consorte de Mandas y Villanueva (1832-1917). Gipuzkoa: Gipuzkoako Artxibo Orokorra (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).

Ikus, gainera

Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.