Fermín Calbetón
Fermín Cándido Calbetón Blanchón[1] (Donostia, 1853ko irailaren 4 – Madril, 1919ko otsailaren 4), donostiar politikari liberala izan zen XIX. eta XX. mende bitartean. Donostiako Parte Zaharreko Puiuelo kalean, gerora bere izena eramango zuen horretan, jaio zen. Joaquín Kalbeton aita ere politikaria izan zen, eta Donostiako alkatea ere izan zen epe labur batez.
Fermín Calbetón | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1916 - 1917
1913 - 1913
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Fermín Calbetón y Blanchón | ||||||||
Jaiotza | Donostia eta Irun, 1853ko irailaren 4a | ||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||
Bizilekua | José Ortega y Gasset kalea | ||||||||
Heriotza | Madril, 1919ko otsailaren 4a (65 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Polloeko hilerria | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Joaquín Kalbeton | ||||||||
Ama | Doña Maria Josefa Blanchón y Guillemin | ||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara alemana frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||||
Enplegatzailea(k) | Habanako Unibertsitatea | ||||||||
Kidetza | Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Alderdi Liberal Fusionista |
Karrera politikoa
Zuzenbidean lizentziatua, Habanako unibertsitatean katedradun izan zen 1882-1886 urte bitartean. Bertan, Matanzasko diputatu ere hautatu zuten. Euskal Herrira itzulita, 1887an Itsasosteko ministerioko zuzendari eta Donostiako diputatu hautatu zuten. 1898an Gipuzkoako senatari izendatu zuten eta 1903. urtetik aurrera biziarteko senatari kargua hartu zuen. 1910. urtetik aurrera Sustapen ministro kargua hartu zuen. Ogasun ministroa ere izan zen beranduago denbora labur batez, kargua hartu eta bi hilabetera hil baitzen. Pio X.aren garaian, Espainiako enbaxadore izan zen Vatikanon.[2]
Erreferentziak
- EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- Irutxuloko hitza, 2009ko urriaren 11, 2. orrialdea.