Ferenc Krausz
Ferenc Krausz (Mór, 1962ko maiatzaren 17a) hungariar austriar fisikaria da. 2023ko Fisikako Nobel Saria jaso zuen Pierre Agostini eta Anne L'Huillierrekin batera[1]
Ferenc Krausz | |
---|---|
(2007) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mór (en) , 1962ko maiatzaren 17a (61 urte) |
Herrialdea | Austria Hungaria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Budapest University of Technology and Economics (en) (1981 - 1985) : ingeniaritza elektriko Eötvös Loránd University (en) (1981 - 1985) undergraduate degree (en) : fisika teorikoa Vienako unibertsitate teknologikoa (1988 - 1991) Doktoretza : laser science (en) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza habilitation (en) |
Hizkuntzak | alemana ingelesa hungariera |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, unibertsitateko irakaslea, fisikari teorikoa, fisikari nuklearra, laser physicist (en) eta ingeniari elektrikoa |
Lantokia(k) | Viena Munich eta Garching bei München (en) |
Enplegatzailea(k) | Municheko Unibertsitatea Vienako unibertsitate teknologikoa Max Planck Institute of Quantum Optics (en) (2004 - Max Planck Institute of Quantum Optics (en) (2007 - 2009) Centre for Advanced Laser Applications (en) (2010 - 2019) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Austriako Zientzien Akademia Academia Europaea (en) Hungariako Zientzien Akademia Zientzien Errusiar Akademia Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia |
Hiru sarituek atomoen eta molekulen barruko elektroiak ikertzeko «tresna berriak» sortu dituzte. Horien mugimendua eta energia aldaketak atzemateko metodo esperimental bat garatu dute: attosegundoak —segundo baten trilioirena— irauten duten argi pultsuak erabili dituzte. Prozesu horiek denbora eskala oso txikian gertatzen dira, eta, metodo horren bidez, prozesuen irudiak lor daitezke.
Krauszek fisika teorikoa ikasi zuen 1981 eta 1985 artean Eötvös Lorád Unibertsitatean eta Budapesteko Unibertsitate Teknikoan. 1987tik 1991ra Vienako Unibertsitate Teknikoan graduatu zen. Max Planck Optika Kuantikoko Institutuko zuzendaria da eta fisika esperimentaleko irakaslea Municheko Ludwig Maximilian Unibertsitatean.
Bere taldearekin, attosegundo lehen argiaren pultsua sortu eta neurtu zuen, eta atomoen barruan elektroien mugimendua atzemateko erabili zuen; horrek attofisikaren sorrera ekarri zuen.
Erreferentziak
- Otaegi Leonet, Julen. (2023-10-3). «Elektroien dinamikak ikertzeko metodo batek jaso du Fisikako Nobel saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-3).