Ferdinando Paër
Ferdinando Paër (Parma, 1771ko uztailaren 1a - Paris, 1839ko maiatzaren 3a) italiar musikagilea izan zen. Domenico Cimarosa eta Nicola Antonio Zingarellirekin batera, bere garaiko italiar opera bufoko egilerik nagusietako bat izan zen.
Ferdinando Paër | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Parma, 1771ko uztailaren 1a | ||
Heriotza | Paris, 1839ko maiatzaren 3a (67 urte) | ||
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa italiera | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria, musikologoa eta musika-talde gidaria | ||
Kidetza | Arte Ederren Akademia (Frantzia) | ||
Genero artistikoa | opera | ||
1791. urtean Paërrek Orphée et Euridice, lehen opera, aurkeztu zuen Parman. 1797-1802. urteetan Vienan bizi izan zen, eta Camilla, bere operarik famatuena, aurkeztu zen bertan. 1802-1807 urteetan Dresdenen bizi izan zen, eta gero Parisa jo zuen. Parisen Napoleon I.aren kaperako zuzendari izendatu zuten; Opera Komikoaren zuzendari izan zen, eta Rossinirekin batera, Italiar Antzokiarena (1812-1827). Garai hartako operarik famatuena Le Maître de chapelle (1821, «Kapera-maisua») izan zen. Berrogeita hiru opera idazteaz gainera, eliza- eta ganbera-musika idatzi zuen, eta baita kantatak ere.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.