Ferdinand Zecca

Ferdinand Zecca (Paris, Frantzia, 1864ko otsailaren 19a - Paris, 1947ko martxoaren 23a) frantses zinemagilea eta produktorea izan zen.

Ferdinand Zecca

Bizitza
JaiotzaParis, 1864ko otsailaren 19a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaSaint-Mandé, 1947ko martxoaren 23a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea eta film screenwriter (en) Itzuli

IMDB: nm0954087 Allocine: 17180 Allmovie: p117878 Edit the value on Wikidata

Biografia

Zinema mutuaren garaian zinemaren aitzindarietako bat izan zen, eta zinemaren industriaren oinarriak ezarri zituen. Georges Mélièsen jarraitzailea izan zen. Pathé izeneko produkzio-etxean lan egin zuen, filmak egiten eta beste zinemagileen filmak gainbegiratzen. Bizitasun handiko filmak egin zituen, asmamen eta erritmo handikoak, eta umorez zipriztinduak, arrakasta handia izan zutenak. Garai hartan berritzaileak ziren teknika batzuk ere asmatu zituen, flash-back teknika, adibidez. Zeccak eta bere taldeak ia genero guztiak landu zituen.

1914tik aurrera administrazio-lanetan jardun zuen, Pathé-k Europan eta Estatu Batuetan zituen estudioak kudeatzen.

Filmak: Le muet mélomane (1900); Histoire d´un crime (1901); Les sept châteaux du diable (1901); Quo Vadis? (1901); Tempête dans une chambre à coucher (1902); La Passion du Christ (1902-1905); La grève (1904); L´affaire Dreyfuss (1908).

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.