Ferdinand Růžička

Ferdinand Růžička (Viena, 1941eko martxoaren 10a) austriar fisikaria da. Bere aita Ferdinand zuen izena eta aholkulari fiskala izan zen. Bere ama, berriz, Karoline Hemetzberger deitzen zen. Vienan lehen hezkuntza ikasi eta gero goi mailako bigarren hezkuntzako institutu batera sartu zen. Gaitasun handiko ikaslea izan zen , bereziki fisikan, matematikan eta biologian.

Ferdinand Růžička
Bizitza
JaiotzaViena, 1941eko martxoaren 10a (83 urte)
Herrialdea Austria
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakfisikaria

Eskola bukatu ostean Vienako Unibertsitatera joan zen eta bertan fisika ikasketei ekin zion. 1967an ikasketak bukatu eta gero bere doktore lanarekin hasi zen material fluoreszenteak aztertzen.

Bere aktibitate zientifikoei hasiera eman zion mikroskopio elektronikoarekin Ludwig Boltzmann Leuzemiaren eta Hematologiaren Ikerketa Institutuan, Vienan, eta Municheko Erradiazio eta Ingurumen Ikerketarako Gizarte Hematologiaren Institutuan. Bertan mikroskopio elektronikoaren bidez giza kromosoma aztertzeko teknika berria garatu zuen.

Bibliografia

https://web.archive.org/web/20100213031058/http://www.mikrowellensmog.info/Biography.html

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.