Ferdinand Piëch
Ferdinand Karl Piëch (Viena, 1937ko apirilaren 17a - Rosenheim, 2019ko abuztuaren 25a) austriar enpresaburua izan zen. Porsche auto-markaren sortzaile Ferdinand Porschen eta Volkswagenen «kakalardo» ospetsuaren diseinatzailearen iloba zen.
Ferdinand Piëch | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
(2008) | |||||||
2002 - 2015 ← Klaus Liesen (en) - Berthold Huber (en) →
1993 - 2002 ← Carl Hahn (en) - Bernd Pischetsrieder (en) →
1988 - 1992 ← Wolfgang R. Habbel (en) - Franz-Josef Kortüm (en) → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Ferdinand Karl Piëch | ||||||
Jaiotza | Viena, 1937ko apirilaren 17a | ||||||
Herrialdea | Austria | ||||||
Heriotza | Rosenheim, 2019ko abuztuaren 25a (82 urte) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Anton Piëch | ||||||
Ama | Louise Piëch | ||||||
Ezkontidea(k) | Ursula Piëch (en) | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Familia | ikusi
| ||||||
Leinua | Porsche family (en) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | ETH Zürich Lyceum Alpinum Zuoz (en) | ||||||
Hezkuntza-maila | zientzietan doktorea | ||||||
Hizkuntzak | alemana | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | asmatzailea, enpresa exekutiboa, ekintzailea, unibertsitateko irakaslea, ingeniaria, industrialaria, design engineer (en) eta managerra | ||||||
Parte-hartzailea
| |||||||
Enplegatzailea(k) | Westsächsische Hochschule Zwickau - University of Applied Sciences (en) Audi Volkswagen AG Porsche | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Volkswagen AG |
Ingeniaritza Zientzietako ikasketak egin zituen Zuricheko Teknologia Aurreratuko Unibertsitate Kantonalean (Suitza), eta han eskuratu zuen doktoregoa 1962an. 1963an, Porsche KG enpresan hasi zen lanean motor esperimentalen sailean, eta, harrezkero, hainbat kargu eskuratu zituen, harik eta 1971n enpresako zuzendari tekniko izendatu zuten arte. Administrazio Kontseiluan sartzerik ez zuen lortu, eta lehiakideentzat hasi zen lanean. Horrela, 1975erako, Audi Nsu Auto Union AG enpresako (gerora Audi AG) Zuzendaritza Kontseiluko kide izendatu zuten, eta Garapen Teknikoko Sailaren ardura eman zioten. 1988an, Audi AG konpainiako Zuzendaritza Kontseiluko lehendakari egin zuten. Piëchek aurreramendu tekniko bikainak sartu zituen Audin, besteak beste, bost zilindroko injekzio-motorra, turbokonpresore eta intercoolerrez hornituriko motorra, hiru bideko katalizagailudun motorra, segurtasuna areagotzeko zenbait berrikuntza eta abar. Azkenik, 1992an, Volkswagen Taldearen Zuzendaritzako lehendakari izendatu zuten.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ferdinand Piëch |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.