Fenix
Fenixa (antzinako grezieraz: Φοῖνιξ, phoínix; eta egiptoeraz: Bennu) arrano baten neurriko hegazti mitologikoa da, luma gorri, laranja eta hori kolore gorrikoa, moko eta atzapar indartsuekin. Bere errautsetatik berpizten zen hegazti miragarria zen. Mito batzuen arabera, bizilekua Ekialde Hurbilaren eta Indiaren arteko eskualdean zuen, Egipto eta Afrikako iparraldera ere iristen zelarik.
Pertsonaia Mitologikoaren Ezaugarriak | ||
---|---|---|
Mota | Izaki Mitologikoa | |
Mitologia | Egiptoko mitologia, Greziar mitologia, Persiar mitologia | |
Lekua | Europa, Asia eta Afrika | |
500 eta 1000 urte bitarteko bizitza zikloa du. Zikloa amaitzear dagoenean adaxkaz habia egiten du, habiak sua hartzen du eta suak habia et txoria kiskaltzen ditu. Hortik fenix gaztea edo fenixaren arrautza ateratzen dira, berriz jaio eta berriz bizi da. Fenix txori berria aurrekoa hainbat urte biziko da. Fenixak bere errautsetatik birsortzeko duen gaitasunak hilezkortasuna adierazten du.