Feministaldia

Feministaldia Donostian 2006az geroztik egiten den kultura feminista jaialdia da. Plazandreok plataforma politikoak hasi zuen 2006an eta urtero parte hartu du antolakuntzan 2022a arte.[1]

Feministaldia
Ekitaldiak13
Sorrera data2006
UdalerriaDonostia
WebguneaFeministaldia

Ibilbidea

Feministaldia 2006tik aurrera abenduan burutzen den jaialdia da. Hasieran Donostiako Arteleku eta 2015etik aurrera Tabakalera eta Easo kaleko suhiltzaileen egoitza zaharrean izan ditu egoitza nagusiak[2] [3] eta Emakunde, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala laguntzaile.[4][5]

2022tik aurrera, Leire San Martin eta Laura Muelas arduratuko dira antolakuntzaz eta komunikazioaz, berriz, Irati Salsamendi. 2022 aldaketa urtea da Feministaldiarentzat, izan ere, jaialdiaren hazia ezarri zuen kolektiboa, Plazandreok plataforma politikoak, antolakuntzaren ardura utzi baitu eta webgune berria estreinatu baitu.[1][6]

Xedea

Feministaldiak askatasun espazioak sustatzen ditu, adierazpen feminista ahalbidetu eta emakume artista, feminista eta ekintzaileen topagune iraultzailea da.[7] Bazterretan egon eta planteamendu hegemonikoetatik aldentzen diren emakume eta kultura feministarekin estuki lotuta dauden ahots, sorkuntza eta diskurtsoen elkargune da.[8]

Antolakuntza

Jaialdia hiru ekintza-ildoen inguruan antolatzen da: ildo dibulgatzailea (pertsona eta kolektibo ezberdinen erakustaldi, solasaldi, ekintza eta bideo-emanaldiak), praktikoa (ahalduntze-tailerrak) eta ludikoa (jai zein kontzertuen inguruko bilguneak).[9]

Azken urteetan jaialdi bakoitzak gai desberdina hartzen du ardatz. Hauek dira jaialdi bakoitzaren programa eta gaiak:

  • 2006, [10] 2007,[11] 2008,[12] 2009,[13] 2010,[14] 2011.[15]
  • 2012 Espazioa, presentzia, denbora eta hitza.[16] [17][18]
  • 2013 Belaunaldien artean: tentsioa-ihesa-amodioa. [19] [2]
  • 2014 Monster kultura: normaltzat hartzen denaren ikuspegia zabaldu eta freak, itsusi, ez zuzenak.[20] [21]
  • 2015 #Kontra: itxuran elkarren artean harremanik ez duten gaiak landu zituen.[22] [23] [24]
  • 2016 #Plaza: historikoki emakumeei ukatu egin zaien espazioa, eraldaketarako balizko espazioa.[25] [26] [27]
  • 2017 #Fobia: desberdinarekiko, arraroarekiko, disidentearekiko gorrotoaz hausnartzea da helburua.[28][4]
  • 2018: #Okerrak: arautik kanpo dauden bideak eta bizitzak urratu nahi izan dituzte.[29] [30][31]
  • 2019 #pilulak: zaurgarritasunari, eromenari eta desorekei begira. [32][33]
  • 2020 #Kutsatu: Kutsatu eta deskutsatu ditzagun pentsamendua eta gorputzak eta ez diezaiogun uko egin utopiak sortzeari. [34][35]
  • 2021 #Sismika: emakumeen bizitzek eta gorputzek jasaten dituzten dardara bortitzetan arreta jartzea.[36][37]
  • 2022 #AhoaNarras: ahoa -normalean gorputzaren goialdean- lurrera eraman; herrestan dabiltzanen eta ibili direnei tartea egin nahiez, azala bidean eraldatzen dutenei.[6][38]

Hizlariak

Edizio ezberdinetan zehar jakintza-eremu ezberdineko hamaika aditu feminista pasa dira Feministalditik haien proposamenak ekartzera: Silvia Federici, Zaida Fernández, Medeak, Maitena Monroy, Remedios Zafra, Mari Luz Esteban, Marina Abramovic, Nerea Barjola, Maialen Lujanbio, Amaia Perez Orozco, Esther Ferrer, Danele Sarriugarte, Kattalin Miner, Itxaro Borda, Dora Salazar eta abar.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) XVII Feministaldia se celebrará entre los días 30 y 3 en Tabakalera. .
  2. «Belaunaldien eta adierazpen artistikoen arteko zubia izan nahi du VIII. Feministaldiak» Irutxuloko Hitza 2013-12-04 (Noiz kontsultatua: 2018-12-18).
  3. (Gaztelaniaz) ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA | Kulturaldia.com - Donostia culture & fun magazine. (Noiz kontsultatua: 2018-12-18).
  4. «‘Feministaldia 2017’ kultura feministaren XII. jaialdia hartuko du Tabakalerak | Tabakalera - Donostia / San Sebastián» www.tabakalera.eu (Noiz kontsultatua: 2018-12-18).
  5. «Berriak - Detalle - berdintasuna» berdintasuna.gipuzkoa.net (Noiz kontsultatua: 2018-12-18).
  6. «Feministaldia» www.feministaldia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  7. «Directamente al centro de las posibilidades | Periódico Diagonal» www.diagonalperiodico.net (Noiz kontsultatua: 2018-12-18).
  8. «Abiatu da aurtengo Feministaldia» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-12-18).
  9. «Prentsa Dosierra» Plazandreok (Noiz kontsultatua: 2018-12-18).
  10. «Feministaldia ’06» Feministaldia 2018 2012-11-21 (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  11. «Feministaldia ’07» Feministaldia 2018 2012-11-21 (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  12. «Feministaldia ’08» Feministaldia 2018 2012-11-21 (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  13. «Feministaldia ’09» Feministaldia 2018 2012-11-21 (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  14. «Feministaldia ’10» Feministaldia 2018 2012-11-21 (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  15. (Gaztelaniaz) «Feministaldia ’11» Feministaldia 2018 2012-11-21 (Noiz kontsultatua: 2018-12-18).
  16. «Feministaldia ’12» Feministaldia 2018 2013-12-06 (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  17. «Feministaldia 2012: Espacio, presencia, tiempo y palabra. | wikihistorias» www.wiki-historias.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  18. Berria.eus. «Feministaldiak 'Espazioa, presentzia, denbora, hitza' gaia du aztergai» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-18).
  19. feministaldia. (). «Belaunaldien eta adierazpen artistikoen arteko zubiak» Feministaldia 2018 (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  20. «Feministaldia ’14» Feministaldia 2018 2015-11-30 (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  21. (Gaztelaniaz) Fernández, Paola. «Feministaldia: Arte y política desde la sensibilidad feminista» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  22. «Feministaldia ’15» Feministaldia 2018 2015-12-10 (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  23. klitto!. «“Feminismoaren esentzia da diskurtso hegemonikoei #kontra egin eta beste proposamen bat eraikitzea”» Klitto! (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  24. «Feministaldia 2015» www.tabakalera.eu 2015-12-10 (Noiz kontsultatua: 2018-12-18).
  25. feministaldia. (). «EGITARAUA / PROGRAMA: Feministaldia 2016 #plaza» Feministaldia 2018 (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  26. «Feministaldia 2016» www.kulturklik.euskadi.eus 2016-12-07 (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  27. (Gaztelaniaz) Press, Europa. «Tabakalera y Guardetxe acogen desde el lunes una nueva edición del festival de cultura feminista Feministaldia» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2018-12-18).
  28. olla, Suelta la. (2017-11-29). «Feministaldia 2017-#Fobia| XII Festival de Cultura Feminista del 27 de noviembre al 3 de diciembre en Tabakalera» halabedi (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  29. feministaldia. (). «PROGRAMA 2018 – okerrak» Feministaldia 2018 (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  30. Iruretagoyena, Ana. «“Orain interesgarriagoak dira ikusten ez ziren errealitateak”» Klitto! (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  31. (Ingelesez) Berria.eus. «Identitate "okerrak" aldarri hartuta, martxan da Feministaldia» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-18).
  32. Lete, Irati Urdalleta. «Feministaldia Donostiako Kontadoresen egingo dute bihartik larunbatera arte» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-11).
  33. «Buru osasuna, prostituzioa edo transexualitateari begira jarriko da Feministaldia datozen egunetan» naiz: 2019-12-11 (Noiz kontsultatua: 2019-12-11).
  34. (Gaztelaniaz) Feministaldia. (2020-12-02). «Egitaraua 2020 Programa» FEMINISTALDIA 2020 (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  35. (Gaztelaniaz) Feministaldia. (2020-12-14). «Pentsamendua eta gorputza utopiez kutsatzeko deia aurtengo Feministaldian» FEMINISTALDIA 2020 (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  36. (Gaztelaniaz) Feministaldia. (2021-11-11). «El XVI. Feministaldia viene a sacudir los cuerpos, los territorios y el orden establecido» FEMINISTALDIA 2021 (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  37. (Gaztelaniaz) Feministaldia. (2021-11-29). «Mila esker! ¡Mil gracias!» FEMINISTALDIA 2021 (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  38. Jaurena, Isabel. «Ahoa narras izenburupean egingo dute 17. Feministaldia» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.