Femen
Femen (ukraineraz Фемен) Ukrainako talde feminista bat da, 2008an sortua, antolatzen duten ekintzen zabalkunde mediatikoari esker ospetsu egin dena. Bulego nagusia Kiev hirian du. Haien ekintzen ezaugarri ezagunenetarikoa emakumeen biluztasuna erabiltzean datza. Haien kanpainen helburuak ugariak izan dira: emakumeen bazterketa, erlijio erakundeak, sexismoa... Nazioarteko elkartasuna ere taldearen ezaugarri bihurtu da, eta gaur egun haien militanteak mundu osoko hainbat Estatutakoak dira.[1] Taldearen sortzailea Anna Hutsol izan zen.[2] Militante gehienak emakumeak dira, gazteak, 18-20 urteko unibertsitarioak.[3] Haien ekintzak oso kritikatuak izan dira eta Ukrainako egungo alderdi nagusiak eta Estatuko lehendakari Viktor Janukovitxek ahalegin handiak egin dituzte taldearen ekintzen aurka.
Femen | |
---|---|
Datuak | |
Mota | gobernuz kanpoko erakundea |
Jarduera | |
Kide kopurua | 40 |
Agintea | |
Lehendakaria | Anna Hutsol (en) |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2008ko apirilaren 10a (juliotar egutegia) |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Historia
Anna Hutsolek sortu zuen mugimendua, 2008an. Haren esanetan emakume ukrainarrek atzerrian pairatzen zuten egoera izan zen detonantea. Emakume horiek, Ukrainaren egoera larriaz baliatuz eta gezurrez erabiliz, atzerrira erakarriak izaten dira ondoren esplotatuak izateko. halaber, emakumeak paper pasiboa izaten duten bitartez estuaren antolaketa osoa gizonezkoen aldekoa zela ikusi omen zuen. Horrela, prostituzioaren aurka jarri dira, fundamentalismoen aurka, sexu-turismoaren aurka... Hasiera batean haien ekintzetan emakume militanteak barruko arropaz agertzen ziren. 2009ko abuztuan Oksana Xatxko militantea Kieven toplessez agertu zen; geroztik toplessa taldearen benetako ikurra bihurtu da. Lehenengo urteetan ekintzak Ukrainan bakarrik zabaldu ziren baina laster Europako eta munduko beste toki askotan antzeko ekimenak kaleratu ziren: Frantzian[4], Espainian[5], Tunisian...[6]
Helburuak
Taldeak aipaturiko meta nagusiak "Ukrainako emakume gazteen lidergoa, ezaugarri intelektualak eta moralak garatzea", "Ukrainaren irudia eraiki, emakumeentzako aukera handidun herrialde modura" eta "emakumeen partaidetza bultzatu eta 2017ko emakumeen iraultza antolatu" dira.
Egitura eta finantziazioa
Mugimendua Koordinazio Kontseilu batek zuzentzen du, eta sortzaile eta aktibista kontseilu honen parte dira.
Jarduerak ordaintzeko, dohaintzak eta opariak onartzen dituzte. Berain web orrian, sinbologiadun arropa eta apaingarriak ere saltzen dituzte.
Metodoak
Femen-en hitzetan, beraien metodoak entzunak izateko modu bakarra dira. Hasieran, bikinia erabiltzen zuten, baina 2009 urtetik aurrera biluzten hasi ziren. Taldekideen arabera, buruan erabiltzen duten lorezko koroak emetasuna, heroitasuna eta errebeldia arroa azaltzen dute.
Manifestazioak, akzioak eta errebindikazioak
2011
Azaroak 6an, Femen-eko aktibista eta liderra den Aleksandra Shevchenko San Pedro plana erdian biluztu zen protesta politiko batean, "Emakumeentzako askatasuna" zioen kartel batekin, beraien gorputzen gaineko erabakiak hartzeko emakumeen askatasuna eskatuz. Bera, eta bere lau lagun polizia italiarrak atxilotu zituzten. Akzio honek ondorio internazionala izan zuen, eta hainbat medioren portada izan zen.
2012
Bost taldekidek Londreseko Olinpiar jokoetan protesta egin zuten Komite Olinpiko Internazionalaren erregimen islamiko odolzaleen aldeko laguntzaren kontra. Apirilean, Ukrainan abortuaren kontra zihoan lege baten onartze prozesuaren kontra manifestatu ziren.
2013
Otsailak 12an Pariseko Notre Dame katedralean Benedikto XVI aita santuaren uko egitea ospatu zuten. Beste protesta batzuk San Pedro plazan eta Pariseko Madelainen eliza katolikoan egin zituzten, guztiak kristautasunaren ideien kontra.
2014
Abenduak 25ean Yana Shdánova toplessean gelditu zen San Pedro plazan, segurtasun lerroa pasatu zuen eta jaiotzako Jesus umearen figura bat hartu zuen. Berehala atxilotua izan zen eta bere kapaz estali zuen polizia batek.
2015
Ekainean, bi aktibista Marokotik bota zituzten beraien artean musukatzeagatik, toplessean zeudela.
2016
Urte honetan, elizaren kontra ordez, arazo politikoen aurrean egin zituzten protesta gehienak: Iraneko presidentearen kontra, Mexikoko presidentearen aurrean, Marine Le Penen aurka, Poloniako abortuaren kriminalizazioaren aurka eta Donald Trumpen ideien kontra.
2017
"Erakustaldi sexual"-agatik kondenaturiko lehen aktibista absolbitua izan zen. Hala ere, aktibista 600 euroko zigorra ordaintzera behartua izan da Vladimir Putinen argizarizko irudi bat suntsitzeagatik.
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Femen wants to move from public exposure to political power», Kyiv Post, 2010-04-28.
- (Errusieraz) «Он-лайн конференция с Гуцол Анной Васильевной, основательницей и лидером женского движения FEMEN», RBC-Ukraina prentsagunea.
- (Ingelesez) Yuliya POPOVA: «Feminine Femen targets 'sexpats'», Kyiv Post, 2008-09-25.
- https://twitter.com
- http://blogs.elpais.com/mujeres/2013/05/la-cara-y-el-cuerpo-de-femen-en-espana
- http://www.publico.es/internacional/455712/detenida-nuevamente-la-joven-tunecina-que-hace-dos-meses-aparecio-desnuda-en-facebook
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Femen taldeak Tunisian egindako ekintza ausarta.
- (Ingelesez) Femen Telebista.
- (Gaztelaniaz) Femen Espainian.
- (Frantsesez) Frantziako Femen Twitterren.
- (Gaztelaniaz) Femen Vatikano Hirian Jesus Haurra lapurtu nahian.