Fell poni
Fell ponia, ingelesez Fell pony, Ingalaterrako bertako zaldi arraza bat da. Jatorriz Ingalaterrako ipar aldekoa izanik, gaur egun Cumbriako Cumberland eta Westmorland-en zein Northumberland-en hedatzen da bereziki. Britainiar uhartetako mendi eta eremuetako ponien arraza multzoan kokatzen da. Bere ezaugarri eta tamainagatik ponien sailkapen taldean sartzen da era berean.
Fell ponia oso arraza landatarra da
| ||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||
| ||||||||||||||||
Fell ponia | ||||||||||||||||
|
Jatorriz mendiko baserrietako abere izan zen, izenaren etimologian aipatzen denez, Fell hitza mendia baita. Arraza oso lotuta dago gertuko Dales poniarekin, baina txikiagoa da eta poni ezaugarri gehiago dauka azken hau baino. Poni hauek sendoak dira, agilak eta urrats segurua dute leku malkartsuetan. Arraza nahiko ezaguna da eta oso zabaldurik dago Bretainia Handian. Zela zaldi zein gurdi zaldi bezala erabilia izan da.
Arrazaren historia
Antza Fell poniak Britaniar uhartetan Burdin Aroan oso zalbadurik zeuden ponien aspaldiko arrazen ondorengo zuzenak dira. Fell ponia orain galdurik dagoen Galloway poniaren antzeko arbasoak zituen, baita Dales poniarekin. Bere jatorria Eskozia eta Ingalaterraren arteko mugan kokatzen dute, erromatarrak eskualde haietara heldu baino lehen. Hala ere Fell Poniaren Elkarteak ez du baztertzen garai zaharretan poni hauen arbasoak erromatarrek ekarritako zaldiekin nahastea[1].
Arrazaren ezaugarriak
- Tamaina. Fell poniak 137 eta 142 cm artean kokatzen dira, altuera soin gurutzera hartuta.