Felix Murga
Felix Murga Beraza (Zuhatza, 1929ko uztailaren 7a - 2001eko urriaren 12a) arabar apaiz, arkeologo eta etnografoa izan zen.
Felix Murga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zuhatza (Aiara), 1929ko uztailaren 7a |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | 2001eko urriaren 12a (72 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiza, arkeologoa eta etnografoa |
Arkeologiako prospekzio lan ugari egiten zituen, paleontologo zaletu ezen eta etnografo lana ere egin zituen, batik bat, Arabako Aiara eskualdean eta Burgoseko Mena Haranean ikertu zuen batez ere. 1953an trikuharriak topatu zituen ustekabean eta orduz geroztik, jakin-minak bultzatuta, arkeologia-aztarnategi ugari aztertzen eta ezagutarazten jarraitu zuen eta berehala eman zion horien berri zegokion erakunde arkeologikoari.
Etnografiak ere leku aipagarria izan zuen bere lanetan. Gizakiaren eta lanbideen bilakaeraren adierazpenak aztertzen zituen, horien artean artzaintza batez ere[1].
Amurrioko Aztarna elkarte etnografikoaren lehendakaria, sustatzailea eta bihotza izan zen 1996an sortu zenetik. Elkarte horren barruan, Aztarna aldizkaria sustatu zuen, batez ere etnografiarekin zerikusia duten lanak eta jarduerak zabaltzeko[2].
Egun itxita dagoen Amurrioko etnografia museoak bere izena eraman zuen: Félix Murga museo etnografikoak haiz zuzen[3].
Erreferentziak
- «Murga, Felix - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
- (Gaztelaniaz) «Félix Murga Beraza» Etniker Euskalerria (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
- Euskal Herriko Felix Murga museo etnografikoa Euskal herriko zeramika bilduma. .