Felix Likiniano
Felix Likiniano Heriz (Eskoriatza, Gipuzkoa, 1909ko urtarrilaren 14a - Biarritz, Lapurdi, 1982ko abenduaren 22a) Espainiako Gerrate Zibilean borrokatu zuen buruzagi anarkista izan zen.
Felix Likiniano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eskoriatza, 1909ko urtarrilaren 14a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Biarritz, 1982ko abenduaren 22a (73 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Kasilda Hernáez |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | sindikalista |
Kidetza | Lanaren Konfederazio Nazionala |
Izengoitia(k) | Liki |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | teniente |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila Frantziako Erresistentzia |
Biografia
Eskoriatzan jaio eta bere burua arrasateartzat zeukan. Parte hartze nabarmena izan zuen Donostia hasiera batean falangisten eskuetan ez erortzeko defentsan. 1936ko uztailaren 18an Francoren estatu kolpea gertatzean, Donostian politikari gehienek batzordeak antolatzen zituzten bitartean, anarkistek, Likinianok gidatuta, Urbierta kalean altxatuei aurre egin zieten uztailaren 19an.
Amarako eskolak dauden inguru horretan barrikadak jarrita, anarkista haiek eutsi ahal izan zioten armada antolatu baten erasoari. Azkenean, Eibartik trenez etorritako langile gehiagoren laguntzaz Loiolako kuartelera bota zituzten atzera soldaduak. Loiolaren kontrako erasoan parte hartuz, garaitu egin zituzten altxatuak.
Ondoren, muga defendatzea izan zen helburua: Ia bakarrik, sozialista, komunista eta EAE-ANVko batzuen laguntzaz eutsi zioten denbora batez Soltxaga jeneralaren armadari Aiako Harriaren inguruan. Borroka horietan, bizitza osoan neskalagun izan zuen Kasilda Hernáezek parte hartu zuen ere. Azkenik, irailaren 13an, Alfonso Beorlegi koronelak gidatutako Mola jeneralaren nafar gudaroste kolpista Donostian sartu zen.
Likiniano, gerora, Katalunian eta Aragoin izan zen gerran. Frantzian ere erresistentzian parte hartu zuen nazien aurka. Azkenik, Miarritzera itzuli zen eta bertan ezagutu zituen hego euskal herritar iheslari gazte batzuk. Nahiz eta bera anarkista izan, berehala haien adiskide min egin zen. Likinianok asmatu omen zuen Euskadi Ta Askatasuna sorberriaren anagrama: sugea eta aizkora.
Bibliografia
- Pilar Iparragirre: Felix Likiniano. Ezina ekinez egina. Tafalla: Txalaparta, 1994.
Bere omenez
Bilboko Erronda kalean zabaldu zen kultura gune libertarioari -egun Gatazka deitzen dena- Likiniano izena jarri zioten.