Felix Izeta

Felix Izeta Txabarri, (Zestoa, 1961eko abuztuaren 3a) euskal xake-jokalaria da, eta Nazioarteko Maisu Handia. 2012ko FIDEren zerrendan munduko 1450.a zen, 2459 puntu-Elorekin.[1]

Felix Izeta
Bizitza
JaiotzaZestoa, 1961eko abuztuaren 3a (62 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakxakelaria

Donostiako Gros Xake Taldean dabil. Euskal sistemaren (bi partida aldi berean) sortzaile eta bultzatzailea da.

Euskal Herriko lau xake jokalarik lortu dute Nazioarteko Maisu Handia titulua: Txelu Fernandez bilbotarrak, 1986an; Felix Izeta zestoarrak, 1994an; Mario Gomez portugaletetarrak, 2004an; eta Mikel Huerga, 2021ean. Lehenengo hirurak lehia ofizialetatik erretiratuta daude, nahiz eta noizean behin Gomezek eta Fernandezek taldeka partidaren bat jokatzen duten. Izeta, berriz, Euskadiko eta Eskoziako selekzioen artekoan aritu zen 2014an. Baina, salbuespen horiek kenduta, esan daiteke 2010eko hamarkadan ez dela egon Euskal Herriko Maisu Handirik lehiaketa ofizialetan.[2]

Erreferentziak

  1. FIDE webgunea
  2. Tornay, Josu. «Bidea, luzea bezain aberasgarria» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-16).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.