Felix Aramendia
Félix Aramendia Bolea (Martzilla, 1856ko azaroaren 20a - Madril, 1894ko apirilaren 28a) mediku nafar ezaguna izan zen.
Felix Aramendia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Martzilla, 1856ko azaroaren 20a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1894ko apirilaren 28a (37 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Unibertsitate Zentrala |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua |
Kidetza | Real Academia Nacional de Medicina de España (en) |
Biografia
Medikuntza Madrilen ikasi zuen. Doktore gradua eskuratu zuen. Zientzien eta Medikuntzaren Errege Akademiako akademikoa izan zen. 1892an Madrilgo Unibertsitate Zentralaren katedratikoa izendatu zuten, Klinika Medikoa irakasteko. 1885ean Zaragozan kolera izurritea eman zen eta Aramendiak gaixotasuna ezabatzeko paper handia jokatu zuen. Horri buruz Impresiones terapéuticas acerca del cólera lana plazaratu zuen. Nazioarteko Medikuntza Batzarrean ohorezko izendapena jaso zuen. Madrilen, 1894ko apirilaren 28an hil zen, 37 urte zituelarik.[1]
Obra
- Artikulu asko idatzi zuen, bereziki Aragoiko La Clínica aldizkari profesionalean.
- Estudios fundamentales de Patología Médica. Nosotaxia. Zaragoza: La Derecha, 350 or. * Bere patologiako apunteak hil ondoren plazaratu ziren.
- La menstruación fisiológicamente considerada. Doktoreago tesia. Medikuntza Fakultatea. Madrilgo Universidad Complutense, 1877.[2]
- Estudios fundamenteales de Patología Médica. Nosotaxia: sus procedimientos lógicos; sus bases; su utilidad. “La Derecha”. Zaragoza, 1884. Liburu honetan gaixotasunen sailkapena anatomian ematen ziren tokien arabera.[2]
- Lecciones de Clínica Médica. G. Pedraza. Madril, 1894.
- "Reseña de los trabajos de la Corporación del año 1884". Fernández de la Vega, S.: Ultima aspiración de la teoría parasitaria liburuan. Medikuntzako errege Akademia. Zaragoza, 1885.
- "Reseña de los trabajos de la Corporación del año 1885". García Quintero R.: Discurso leído el 7 de enero de 1886 en la sesión inaugural. Real Academia de Medicina. Zaragoza, 1886.
Erreferentziak
- .
- .
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.