Felisberto Hernández
Felisberto Hernández (Montevideo, 1902ko urriaren 20a - ibidem, 1964ko urtarrilaren 13a) Uruguaiko idazlea izan zen. Piano-ikasketak egin zituen gaztetan, eta zinemetako pianista gisa aritu zen. 1925ean, kontakizun laburrak argitaratzen hasi zen: Fulano de tal (1925, Urlia); Libro sin tapas (1929, Azalik gabeko liburua). 1942an Por los tiempos de Clemente Colling (Clemente Colling-en garaietan edo) argitaratu zuen. Garai hartan hasi zen Tierras de la memoria idazten, nahiz eta hil arte ez zen argitaratu. Haren beste lan batzuk: Nadie encendía las lámparas (1947, Inork ez zuen lanpararik pizten); Las hortensias (1949, Hortentsiak); La casa inundada (1960). Hernándezenak oroitzapen-lanak dira, eta umorea lantzen du era berezi batean, eta sentipen irreal bat eragiten du. Eragin handia izan zuen J. Cortázar eta G. García Márquez idazleengan. Rio de Platako ipuin fantastikoaren sortzailetzat hartua izan da.
Felisberto Hernández | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Feliciano Felisberto Hernández Silvano |
Jaiotza | Montevideo, 1902ko urriaren 20a |
Herrialdea | Uruguai |
Heriotza | Montevideo, 1964ko urtarrilaren 13a (61 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, piano-jotzailea eta musikagilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Musika instrumentua | pianoa |
felisberto.org.uy | |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.