Felipe VI.a Espainiakoa
Felipe Borboi eta Greziakoa (Madril, 1968ko urtarrilaren 30a), Espainiako erregea da, Juan Carlos I.a Espainiakoaren eta Sofía Greziakoaren semea. Felipe VI.a[1] errege izena du.[2] Konstituzioaren arabera, Espainiako errege denez, estatuburu kargua ere badu, bai eta Indar Armatuetako komandante gorenarena ere.
Felipe VI.a Espainiakoa | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2023) | |||||||||||
2014ko ekainaren 19a - ← Juan Carlos I.a
2014ko ekainaren 19a -
2014ko ekainaren 19a -
2014ko ekainaren 19a -
1977ko urtarrilaren 22a - 2014ko ekainaren 17a - Leonor Borboikoa → | |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Felipe Juan Pablo Alfonso de Todos los Santos de Borbón y Grecia | ||||||||||
Jaiotza | Madril, 1968ko urtarrilaren 30a (56 urte) | ||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||
Bizilekua | Zarzuela jauregia Madrilgo Errege Jauregia | ||||||||||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Aita | Juan Carlos I.a | ||||||||||
Ama | Sofía Greziakoa | ||||||||||
Ezkontidea(k) | Letizia Ortiz (2004ko maiatzaren 22a - | ||||||||||
Seme-alabak | |||||||||||
Anai-arrebak | |||||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||||
Leinua | Espainiako Borboi etxea | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | Lakefield College School (en) Georgetowngo Unibertsitatea General Military Academy (en) (1985 - 1986) Military Naval Academy (en) (1986 - 1987) Academia General del Aire (en) (1987 - 1988) Madrilgo Unibertsitate Autonomoa (1988 - 1993) zuzenbide Walsh School of Foreign Service (en) (1993 - 1995) nazioarteko harremanak | ||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania katalana frantsesa ingelesa italiera | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | subiranoa | ||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||
Altuera | 1,97 metro | ||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||
Adar militarra | Espainiako Aire Armada Espainiako Itsas Armada Espainiako Lurreko Armada | ||||||||||
Gradua | Kapitain nagusi Air captain general (en) Capitán General de la Real Armada Española (en) kapitain jeneral | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||||||
Bizitza
1968an, bataiatzean, Felipe Juan Pablo Alfonso de Todos los Santos de Borbón y Grecia izena ezarri zioten. Espainiako Armadan karrera egin ondoren, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Zuzenbidea ikasi zuen. 1992an Bartzelonako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, non belako soling klasean 6.a izanik diploma lortu zuen. 2004ko maiatzaren 22an Letizia Ortiz Rocasolano ezkondu zuen. Bi alaba izan dituzte; nagusiena, Leonor printzesa, Feliperen ondorengoa izango da tronuan.
2014ko ekainaren 19an bere aita Juan Carlos I.a ordezkatu zuen Espainiako Errege gisa, Juan Carlosek abdikatu ostean.
Genealogia
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Errege-erreginen eta kidekoen kasua. .
- Perez, David. (2014-06-19). «'Espainiaren batasuna eta aniztasuna' defendatuz egin du zina Felipek» EITB.eus.
Kanpo estekak
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Felipe VI.a Espainiakoa |
Artikulu hau Madrilgo Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |