Felipe Uriarte
Felipe Uriarte Camara (Pasai Donibane, 1944ko martxoaren 17a) gipuzkoar mendigoizalea eta goi mendietako gidaria da. Ikasketaz goi mailako industria ingeniaria izanagatik, goi mendietara egindako igoerengatik nabarmendu da 1969az geroztik: Cervino, Huascarán, Cho Oyu, Makalu, McKinley eta Aconcagua, besteak beste.
Felipe Uriarte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pasai Donibane, 1944ko martxoaren 17a (80 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | mendigoizalea eta enpresaburua |
Espedizioak
- 1969 Cervino Iparra, Schmidt bidea.
- 1972 Dru Iparra, Allain bidea.
- 1973 Piz Badile Iparra, Cassin bidea.
- 1974 Tximist espedizioa Everest-era: Uriarte-Rosen gailurrerako saiakera: altuera 8.550 m.
- 1975 Hombori, Hoggar (Mali, Africa).
- 1976 Peruko Andeetako Gipuzkoar espedizioa: Nevado Pucaranra 6.400 m, IE ertzetik lehenengo igoera.
- 1976 Huascarán iparra 6.750 m.
- 1977 Huascarán hegoa 6.869 m.
- 1979 Peruko Andeetako Euskal espedizioa: Nevado Alpamayo 6.000 m. Ferrari bidea. Nevado Qitarraju 6.400m, Iparraldeko Espoloia. Peru.
- 1980 Everesteko Euskal Espedizioa (Bizkaiko kutxa) (lortutako altuera 8.100 m).
- 1985 Arabako zientzia espedizioa Cho Oyu-ra 8.201 m. Gailurra maiatzaren 17an.
- 1991 Makalu espedizioa 8.495 m, Kukuchka saihesbidea. Gailurra.
- 1986 Mintaka belaontzian Groenlandiara espedizioa (71º Ipar latitudea).
- 1993 eta 1995 Mc Kinley 6.187 m. Alaska.
- 1994 Baghirathi III, H.M. espoloia.
- 1996. Pamir Espedizioa: Voroviev 5.400m, Chetyrekh 6.200m, Korgenevskaia 7.105 m, Komunismo 7.495 m.
- 1997 Peruko Andeetako espedizioa: Huascaran, Ishinca, Urus, Artesonraju.
- 2000 Amerikako Hiru Handiak Espedizioa: Ojos del Salado, Pissis, Akonkagua, trilogia. 20 egunetan 8 espedizionariotako seik.
- 2003 eta 2007 Lenin 7105 m.
- 2008 Koskulak 7025 m, Xin Jiang.
- 2011 Spantik 7027 m, Karakorum.
- 2012 Ojos del Salado, Pissis.
Beste saiakera batzuk
- 1985 Manaslu espedizioa 8.140m) (lortutako altuera 7.000 m).
- 1988 Kangchenjunga Ipar pareta Euskal Espedizioa (lortutako altuera 8.000 m).
- 1988 Valentziako Makalu Espedizioa, HE ertza (lortutako altuera 7.700 m).
- 1990 Everest Euskal Espedizioa, Hego-mendebaldeko pareta. (Lortutako altuera 8.200 m).
- 1998 Mustagh Ata 7.492 m, alt 6900 m.
- 1999 Peruko Andeak: Huascaran.
- 2012 Nun 7025 m, Ladakh, India.
- 2016 Ama DABLAM 6817 m, Nepal.
Proiektuak
1976an "Mendiak eta Herriak" Mendiko Gidarien sozietate mugatua sortu zuen eta orduz geroztik enpresa horren zuzendaria da.
2017an, "Oxigenoa euskarari 6000 metroan ere" egitasmoa sortu zuen, 2018ko urriaren 10ean, Euskal Herriko 12 gazte Nepalera, Xerpa herrira eramanez. Han, hilabete batez 9 xerpa gazterekin bi kulturen, hizkuntzen eta mendigoizaletasunaren inguruko elkartrukeak eta esperientziak partekatu dituzte, euskara 6.000 metrora ere eramanez.
Argitalpenak
1981ean, "Euskaldunak Everest mendian, "Buru ilun lurruntsua" liburua argitaratu zuen, Everesterako bi espedizioak eta Xerpa herria aurkezten dituena.
Bestalde, bere ibilbideko zenbait espediziori buruzko kontakizunak argitaratu izan ditu "Pyrenaica" aldizkarian eta "Egin" egunkarian.
Dokumentalak
- 1986: "Manaslu, una montaña del Himalaya" 16 mm-tan
- 1989: "Mintaka" belaontzian Groenlandiara egindako espedizioari buruzkoa
- 2019: "Oxigenoa Euskarari 6000 metroan ere" egitasmoaren dokumentala sortu zuen Mikel Fernandez kameralariaren laguntzarekin.
Erreferentziak
- «Felipe Uriarte», Mendiak eta Herriak enpresaren webgunea.