Felipe Ugarte
Felipe Ugarte Lambert de Sainte-Croix (Donostia, 1916ko apirilaren 2 – 1988) militar espainiarra, funtzionario, politikari eta Donostiako alkatea frankismo garaian. Bere udal politika nahiko txikitzailea izan zen eta herri mailan oso ospe txarra izan zuen.
Felipe Ugarte | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1975eko abenduaren 30a - 1976ko abuztuaren 10a ← Ignacio García López - José Antonio Zarzalejos Altares →
1974ko otsailaren 13a - 1975eko abenduaren 30a ← Agustín de Asís Garrote - Rafael Landín →
1971ko azaroaren 11 - 1974ko ekainaren 25a - Fernando Otazu → Hautetsia: Gorte Frankisten 10. Legegintzaldia
1969ko ekainaren 17a - 1974ko otsailaren 8a ← Miguel Muñoa Carresson (en) ![]() ![]() | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Donostia, 1916ko apirilaren 2a | ||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||
Heriotza | 1988 (71/72 urte) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta ofizierra | ||||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Gradua | teniente koronel | ||||||||
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
![](../I/Kursaal_kasinoa%252C_Euskal_Herria.jpg.webp)
Biografia
Batxilergoa Donostian hasi zuen, Parisen bukatzeko zeren eta bere familia hara joan baitzen. Zuzenbidea eta Ingeniaritza ikasi zuen baina Espainiako Gerra Zibilarekin baztertu zituen armada frankistan sartzeko boluntario gisa. Armadan artilleria behin-behineko tenientea izan zen. Gerra bukatu ondoren armadan jarraitu zuen, teniente-koronela kargua eta Estatu Nagusiko diplomatua izan arte. Ondoren Informazio eta Turismo Ministerioan oposaketak egin zituen. 1953an Ministerio horren Gipuzkoako Lurralde Delegatua izendatu zuten. Postu horretan hamabost urte eman zituen. 1969ko ekainaren 16an Donostiako alkate izendatu zuten, Miguel Muñoa Caressoni ordezkatzeko. Postuan 1974ko abenduaren 13 arte egon zen. [1] Bere gestioa zela eta, ez onartze zabal izan zuen eta, azkenik, Arabako Gobernadore Zibil izendatu zuten. Espainiako Gortetan ere prokuradorea izan zen 1971tik 1974 arte.[2]
Donostian egin zituen aktuazioak
1969tik 1974 gehiengoaren iritziaren aurkako ekintzak eraman zituen aurrera. Hona hemen batzuk:
- 1970: Donostiako Udalaren Hiriko Telefono Sarea Telefonicari saldu zion.
- 1972: Kursaal kasinoa suntsitzea sinatu zuen.
- 1973: Joan Borboikoa eta Battenbergekoari Miramar Jauregia erosi zion. Aurretik hiriak Borboiei oparitu egin zien jauregia.
- 1973: Txofreko zezen plaza bota zuen.[3]
- 1973: Atotxako dorre erraldoia eta Erregenea eraiki zituen, besteak beste.
Donostiako Udalak 1972an onartu zuen Uliako Plan Partzialak Uliako 102 eraikin eraitsi nahi zituen (1500 etxebizitza guztira) Saguesen, Zemorian, Uliako mendi-magalean, Ategorrietan eta Intxaurrondo Zaharrean. Ulia auzoan masiboki eraikitzeko plana zen, baina ez zen burutu. Uliako bizilagunek urtebetez kontra ekin eta gero, alkateak bertan behera utzi zuen plana.[4][5]
Erreferentziak
- http://hemeroteca.lavanguardia.com/preview/1921/07/02/pagina-11/33590003/pdf.html?search="Felipe%20de%20Ugarte"
- http://www.congreso.es/portal/page/portal/Congreso/Congreso/SDocum/ArchCon/SDHistoDipu/SDIndHistDip?_piref73_1340024_73_1340023_1340023.next_page=/wc/servidorCGI&CMD=VERLST&BASE=DIPH&FMT=DIPHXD1S.fmt&DOCS=1-1&DOCORDER=FIFO&OPDEF=Y&NUM1=&DES1=&QUERY=%28115280%29.NDIP.
- http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/ugarte-lambert-de-sainte-croix-felipe-de/ar-133975/
- Esnaola Aranzadi, Inaxio. (2020-10-16). «"Pandemia instituzionala da gaur egun bizi duguna"» Irutxuloko Hitza (Irutxulo) (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).
- «Uliako auzo-elkartea (Nor gara gu?)» Uliako auzo-elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Felipe Ugartek Miguel Delibesi idazleari idatzi zion azken hau Espainiako Errege Akademian sartu zenean.