Felipe Muñoz Kapamas
Felipe "Tibio" Muñoz Kapamas (Mexiko Hiria, 1951ko otsailak 3) braza estiloko mexikar igerilari ohi bat da. 1997an balentria errekonozitzen zuen Olinpiar Ordena jaso zuen.
Felipe Muñoz Kapamas | |||
---|---|---|---|
2012ko irailaren 1a - 2015eko abuztuaren 31 Hautetsia: LXII Legislature of the Mexican Congress (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1951ko otsailaren 3a (73 urte) | ||
Herrialdea | Mexiko | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Texasko Unibertsitatea Austinen | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | igerilaria eta politikaria | ||
Pisua | 74 kilogramo | ||
Altuera | 181 zentimetro | ||
Lantokia(k) | Mexiko Hiria | ||
Izengoitia(k) | El tibio | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Alderdi Iraultzaile Instituzionala |
Karrera
Felipe Muñozek El Tibio ezizena bere aita Aguascalienteskoa eta bere ama Mexikoko estatuko Río Frío herrixkakoa delako jasotzen du. Mexikon ospatu ziren 1968ko Udako Olinpiar Jokoetan, 17 urte baino ez zituenean, mundu guztia harritu zuen 200 metro brazako proba irabaziz, sailkapen sailetan denborarik hoberena lortu zuen arren, ez baitzen urrezko dominarako faboritoa. Probaren amaieran, El Tibiok munduko faboritoa zen Vladimir Kosinsky sobietarra garaitu zuen proba amaitzeko 25 metro baino falta ez zirenean. Proba 2 minutu, 28 segundo eta 7 ehuneneko denborarekin amaitu zuen. Muñoz igeriketan urrezko domina bat irabazi duen lehen mexikarra bihurtu zen, eta, orain arte, baita bakarra ere. Atlantan ospatu ziren 1996ko Udako Olinpiar Jokoetan mexikar ordezkaritzaren buruzagi izendatua izan zen, baita Mexikoko Olinpiar Batzordearen presidente ere 2000 eta 2005 artean ere. 1991n Igeriketako Nazioarteko Ospearen Aretoko kide izendatua izan zen, igeriketaren historian kirolaririk garrantzitsuenen izenak dauden museoa dena.
Palmaresa
Olinpiar Jokoak
- Urrezko domina 1968ko Udako Olinpiar Jokoetako 200 metro braza proban. (Mexiko)
Panamerikar Jokoak
- Zilarrezko domina 1971ko Panamerikar Jokoetako 200 metro braza proban (Cali)
- Brontzezko domina 1971ko Panamerikar Jokoetako 200 metro estiloak proban.
Aurrekoa Ian O'Brien |
Gizonezkoen 200 metro brazako olinpiar txapelduna 1968 |
Ondorengoa John Hencken |