Felipe Juaristi
Felipe Juaristi Galdos (Azkoitia, Gipuzkoa, 1957ko ekainaren 12a - ) euskal idazlea da.[1] Poeta gisa da batez ere ezaguna, eleberriak eta ipuinak kaleratu baditu ere. Literaturako hainbat euskal testu itzuli ditu, gaztelaniara.[2] Hainbat sari eskuratu ditu, horien artean bi aldiz jaso du Euskadi saria: 1998an, Galderen geografia poema-liburuarekin, eta 2000. urtean, Haur eta Gazte Literaturaren alorrean, Animalien inauteria liburuarekin. Everest argitaletxearen "Bizi, Irakurri 2002" lehiaketako lehen saria ere eskuratu zuen, Haydn-en loroa lanarekin.
Felipe Juaristi | |
---|---|
![]() | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Azkoitia, 1957ko ekainaren 12a (66 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, itzultzailea, zutabegilea eta unibertsitateko irakaslea |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() |
Bizitza
Kazetaritza eta Soziologia ikasketak egin zituen Madrilgo Complutense Unibertsitatean[3] eta komunikabide ugaritan aritzen da, literatura kritikari modura. Euskadi Irratiko zuzendaria ere izana da. ETBn eta Unibertsitatean lan egin izan du, irakasle eskolan hain zuzen ere. Literatura Gazeta eta Porrot aldizkarien sortzaileetako bat da eta Baroja eta Bermingham argitaletxeetan editore lanetan aritu da.[4]
Liburuek eraman zuten literaturara idazlea eta Antonio Machado izan zen liluratuta utzi zuen egilea. Poesiaren arloan egindako lanagatik da batez ere ezaguna; arlo horretan, Lizardi saria jaso du 1992an eta Kritika Saria euskarazko poesiari hainbat aldiz. Bere poema bilduma nagusiak Denbora, nostalgia (1985), Hiriaren melankolia (1987) eta Laino artean zelatari (1993) ditu. 90eko hamarkadan haur eta gazteei zuzendutako lanak argitaratu ditu gehienbat, eta alor horretan itzultzaile bezala ere nabarmendu da, nahiz eta oso lotuta jarraitu poesiari, bai bere poesiagintza lantzen, bai poesia irakurtzen edota beste poeta batzuen lanen argitalpenak prestatzen eta itzultzen.
Intzentsua lurrean bezala (1988) nobela laburraren ostean, 90eko hamarkadaren hasieran eman zuen argitara lehen nobela, Arinago duk haizea, Absalon, 1992an gaztelaniaz ere argitaratu zena (Más leve es el viento, Absalón). Genero horri lotua da, halaber, 1996an argitara eman zuen Bordelera liburua.[4] Galderen geografia (1997) poesia liburuarekin Euskadi Literatura saria irabazi zuen 1998an (2000. urtean gaztelaniaz argitaratua, Geografía de las preguntas). Airezko emakumeak lanarekin (Mujeres de aire; Erein, 2004) 2005eko Euskadi sariko finalista izan zen gipuzkoar idazlea.[5]
Haur eta gazte literaturari dagokionez, alde guztietatik kalitatez eta edertasunez hornituta dago Felipe Juaristiren sorkuntza lana.[6] Publiko horri zuzendutako liburuen alorrean argitaratu ditu, besteak beste, Tristuraren teoria (1993), urte hartan Lizardi saria eskuratu zuena, Ilargi lapurra (1994), Sagitario (1995) edota Eguzkiren etxea (1998). 2000. urtean bigarren aldiz lortu zuen Euskadi Literatura saria, haur literaturaren alorrean, Animalien inauteria lanagatik.
Euskaltzain urgazle izendatua 2006ko maiatzaren 26an.[7]
Lanak
Haydn-en loroa | |
---|---|
![]() | |
Audioa | |
Felipe Juaristi, Haydn-en loroa liburuaren pasarte bat irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2003 |
Ilustratzailea | Elena Odriozola |
Bilduma | Topaleku bilduma |
Orrialdeak | 110 |
ISBN | 84-8263-414-3 |
Hainbat generotan idatzi izan du Felipe Juaristik. Narrazioa, nobela, poesia eta Haur eta Gazte Literaturan ditu lanik gehienak. Hauek dira HGL sailen argitaratutakoak:
- Tristuraren teoria. Felipe Juaristi, ilustratzailea Jon Zabaleta (1993, Erein)
- Ilargi-lapurra. Felipe Juaristi, ilustratzailea Antton Olariaga (1994, Erein)
- Eguzkiren etxea. Felipe Juaristi, ilustratzailea Antton Olariaga (1998, Alberdania)
- Laura eta itsasoa. Felipe Juaristi, ilustratzailea Luis Alonso (1998, Aizkorri)
- Animalien inauteria. Felipe Juaristi, ilustratzailea Antton Olariaga (1999, Erein)
- Izar euria. Felipe Juaristi, ilustratzailea Elena Odriozola (2001, Elkar)
- Hiria eta haurrak. Felipe Juaristi, ilustratzailea Juan Luis Landa (2001, Erein)
- Printzesen eskola. Felipe Juaristi, ilustratzailea Enrique Morente (2001, Ibaizabal)
- Itzarri nahi ez zuen printzesa (2002, EEF - Alberdania)
- Haydn-en loroa. Felipe Juaristi, ilustratzailea Elena Odriozola (2003, Aizkorri)
- Tarzan eta pantera emakumea. Felipe Juaristi, ilustratzailea Aitziber Alonso (2010, Aizkorri)
- Iraganik gabe, Erein, 2017.[8][9]
- Hamzaren bizitza, Erein, 2018
Sariak
- 1985ko Kritika Saria euskarazko poesiari, Denbora, nostalgia lanagatik.[3]
- 1987ko Kritika Saria euskarazko poesiari, Hiriaren melankolia lanagatik.[3]
- 1990ko Kritika Saria Euskarazko narratibari, Arinago duk haizea, Absalon lanagatik.[3]
- 1992ko Lizardi Saria, Tristuraren teoria lanagatik.[3]
- 1998ko Euskadi saria, Galderen geografia lanagatik.[3]
- 2000ko Euskadi saria Haur eta Gazte Literatura alorrean, Animalien inauteria lanagatik.[10]
- 2002an Everest argitaletxearen Leer es vivir 6. Gazte Literatura Saria eskuratu zuen, Haydn-en loroa liburuarekin (2003, Aizkorri).[11]
- 2002an Rosalia de Castro Saria Galiziako PEN Club-aren eskutik.[1]
- 2004ko Kritika Saria euskarazko poesiari, Begi-ikarak lanagatik.[12]
- 2014ko Kritika Saria euskarazko poesiari, Piztutako etxea lanagatik.[13]
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- «Juaristi, Felipe - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
- Jaka Irizar, Aiora, «Euskaratik ingelesera, frantsesera, alemanera eta gaztelaniara itzulitako liburuen zerrenda (haur eta gazte literatura izan ezik)», Euskal Literaturaren Ataria.
- «JUARISTI» www.zurgai.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
- «JUARISTI, Felipe. Portal Literatura Vasca» www.basqueliterature.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
- (Gaztelaniaz) País, El. (2004-09-29). «Fallados los finalistas de los premios Euskadi de Literatura» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
- Zubeldia, Iñaki. (2006). Haur literatura aztergai. EGAN, 138 or..
- (Gaztelaniaz) irudia, Komunikazioa eta. «Juaristi Galdos, Felipe» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
- «Iraganik gabe» erein.eus.
- «Felipe Juaristi.Iraganik gabe.Xabier Etxaniz» CLIJ (280): 66 orr...
- "Nire erantzukizuna idaztea da eta hori egiten jarraitzeko animua eman dit sariak". .
- (Gaztelaniaz) Felipe Juaristi gana el premio Everest de literatura juvenil. .
- (Gaztelaniaz) País, El. (2005-04-09). «Felipe Juaristi y Juanjo Olasagarre ganan el Premio de la Crítica en poesía y narrativa en euskera» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
- (Gaztelaniaz) «Unai Elorriaga y Felipe Juaristi ganan los premios de la Crítica en euskera» El Diario Vasco 2015-04-18 (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
Bibliografia
- Aldekoa Beitia, Iñaki: Felipe Juaristiren poesiagintza: desparadisurako ibilbidea. - Egan, 1993-1, 29-33
- Zubeldia, Iñaki: Felipe Juaristi Haur Literaturako idazle handi baten bilakaera. - Egan, 2001-3/4, 2015-214.
Ikus, gainera
- Gipuzkoako idazleen zerrenda
Kanpo estekak
- Felipe Juaristi literaturaren zubitegian, zubitegia.armiarma.eus
- Felipe Juaristi, alberdania.net
- Felipe Juaristi, Galtzagorri Elkartea, galtzagorri.eus