Felipe Dugiols monumentua
Monumentu honek Felipe Dugliols militar gipuzkoarra irudikatzen du. Monumentu hau, Tolosan, San Frantzisko etoribidean kokatzen da. Egilea Juan Lope da.
Felipe Dugiols
Tolosan 1840 inguruan jaiotako militar gipuzkoarra da. 1900ean hil zen 63 urte zituela. Sarjentu gisa nabarmendu zen Tercio de Vascongadosen Afrikako gerran eta Filipinaseko kanpainan. Bigarren karlistaldian, Oñatiko "Askatasunaren Boluntarioen" buru izan zen.
Historia
XX. mendearen hasieran, 1901ean, bere omenezko estatua bat eraiki zen Tolosan, Lorenzo Fernández de Vianak sortua, 1937an bota egin zen arren. 1976ko ekainaren 23an, bere "seme kutunaren" oroimenez, bere jaioterriko San Frantzisko pasealekuan brontzezko monumentu berri bat jarri zuten.
Egilea
Monumentu honen egilea Juan Lope da. Tolosan jaio zen 1917an eta 1981ean hil zen. Modelatua ikasi zuen Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan. Fabrika batean lan egiten zuen, eta bere aisialdian eskulturak lantzen zituen.
Deskribapena
Monumentu honetan Felipe Dugiols ikusten da, zutik, monumentu gainean, militarrez jantzita, eskularruak eta sablea eskuetan dituela. Beherago testu bat ikus daiteke Felipe Dugiolsi erreferentzia egiten eta berari buruz hitz egiten.