Felipe Borboikoaren aldarrikapena
Felipe Borboikoa errege izendatzea 2014ko ekainaren 19an gertatu zen. Ospakizuna laburra izan zen, eta Espainiako erregeak zin egin zuen Gorte Nagusien aurrean Espainiako Konstituzioak ematen zizkion betebeharrak bete egingo zituela. Konstituzioaren arabera, herritarren eskubideak bermatu behar zituen, baita nazionalitate eta eskualde ezberdinena ere.[1]
Egun berean, Felipe VI.a koroara igo zen eta orduantxe Juan Carlos I.a Espainiakoaren abdikazioa bete egin zen, 2014ko ekainaren 18ko 3/2014 Lege Organikoa indarrean sartzean. Lege Organiko honek egiten zuen abdikazioa egiazko.
Aurrekariak
Felipe VI.aren aldarrikapeneko ospakizunak
| |
|
Felipe VI.a 3/2014 Lege Organikoa indarrean sartu zenean, 2014ko ekainaren 18an, bilakatu zen errege. Lege Organiko berak Juan Carlos I.aren abdikazioa erregulatu zuen. Felipe VI.a Espainiako errege izendatu ondorengo ospakizunak, 2014ko ekainaren 19an, honakoak izan ziren.[2]
Kapitain Nagusiaren gerrikoa jartzea
Zarzuela jauregiko Entzutegien Gelan, errege berriaren aitak errege berriari Espainiako Indar Armatuen kapitain nagusiaren gerriko gorria jarri zion goizeko 09.30etan. Felipe VIa, jantzi militarrarekin Aireko, Lurreko eta Itsasoko Armaden agintaritza hartu zuen. Ekitaldian Errege Familiako hainbat kide, Erregearen familiakoak eta hiru armadetako Estatu Nagusietako buruzagiak egon ziren.[3]
Orduan, Zarzuela Jauregian Felipe VI.aren zutoihala publiko egin zen. Damasko gorri bizikoa zen kolorea, aitarenak ez zuen bezala. Zutoihalak Erregearen armen armarri berria zuen.[4]
Gorte Nagusietako zin egitea
Felipe Borboikoa erregea eta Letizia Ortiz, euren arrebekin batera, Leonor Borboikoa Asturiasko printzesa eta Sofia Borboikoa infanta, Zarzuela jauregitik Gorteen Jauregira joan ziren kotxez. 10.30etan San Jeronimo ibilbidean Espainiako presidenteak hartu zituen eta ohore militarrak jasotzeaz gain Errege Martxa entzun zuten. Erregeak zeuden tropak ikuskatu zituen. Tropa Guardia Zibilak eta hiru armadetako kideek osatzen zuten.[5]
Gorteen Jauregiaren aurrealdean, Espainiako ezkutua zuela, Diputatuen Kongresuko eta Espainiako Senatuko presidenteek errege-erreginak agurtu zituzten. Segizioa Gorteetako mazolariak aurrean zeudela egin zen eta Lehoien Atetik sartu ziren. Lehoien Atea gertaera berezietan besterik ez da irekitzen. Barruan, erregeek Auzitegi Konstituzionaleko presidentea, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidentea, ganbera legegileetako kideak eta Espainiako Gobernuko presidenteak agurtu zituzten.
Jarraian, erregeak hemiziklora sartu ziren. Bertan Gorte Nagusietako kideak (senatari eta diputatuak) eta Gobernuko kideak zeuden. Tribunan, Gobernuko presidente ohiak eta autonomia erkidegoetako presidenteak zeuden. Felipe erregearen eta Letiziaren familiakoak ere bazeuden.
Diputatuen Kongresuko presidenteak, egokitu zuten tarima batetik ekitaldia hasi zuen eta lehendabizi Juan Carlos I.a Espainiakoari eskerrak eman zizkion. Sofia Greziakoa ere eskertu zuen. Erregeak monarkia parlamentarioa egonkortu egin zuela azken lau hamarkadetan adierazi zuen eta hurrengo erregea eraginkorra izango zela babestu zuen eta errege berriari babesa adierazi zion.
Jarraian, behe ganberako presidenteak Felipe VI.ari hitza eman zion, eta Felipek hau adierazi zuen:
« | (Gaztelaniaz) Juro desempeñar fielmente mis funciones, guardar y hacer guardar la Constitución y las leyes y respetar los derechos de los ciudadanos y de las comunidades autónomas. | » |
Momentu horretan, errege izendatu zuten eta Errege Martxa entzun zen.
Erregearen aldarrikapeneko bere mezua
Momenturik garrantzitsuenetako bat, erregeak bi ganbera legegileen aurrean irakurri zuen mezuan izan zen. Subiranotasun nazionalak Koroari eman zion babesa eskertu zion. Etorkizunean, Espainia nazio handia izateko nahia adierazi zuen.[6]
Bere gurasoak, Juan Carlos I.a Espainiakoa eta Sofia Greziakoa eskertu zituen, berrogeita hamar urteetan Espainiaren zerbitzura egoteagatik.
Espainiako Konstituzioari fideltasuna adierazi zuen, balio demokratikoak bultzatzen zituelako. Adierazi zuenez, bere erregetza errege konstituzional batena zen eta Koroak pentsamendu ideologiko ezberdinak uztartu behar zituen.
Koroak herritarrengandik hurbil egon behar zuela ere adierazi zuen, baita euren errespetua berreskuratu behar zutela ere. Monarkia berri eta moderno bat aldarrikatu zuen eta monarkia batasun nazionalaren erdigunea izan behar zela ere adierazi zuen. Terrorismoaren biktimei ere babesa adierazi zien hitzaldian zehar.
Felipe VI.ak uneko egoera sozialaz, familia zaurgarrienak babesteko eta lanpostuak sortzeko helburuak zirela garrantzitsuenak adierazi zuen.
Espainiako lurralde aniztasunaren inguruan, erregeek estatuko hizkuntza ezberdinei babesa adierazi zien eta denen arteko elkarbizitza aldarrikatu zuen. Eraiki ziren zubiak mantentzeko eta estatua batuta mantentzeko deia egin zuen.
Instituzioek zuten krisiaz, herritarrek instituzioengan zuten konfiantza berreskuratzeko nahia adierazi zuen.
Berrikuntza eta ikerketa zientifikoa babesteko nahia ere adierazi zuen.
Bukaeran, eskerrak eman zituen gazteleraz, katalanez, euskaraz eta galizieraz.
Desfile militarra
Gorteen Jauregiko ekitaldiak bukatu ondoren, kanpoaldean geldialdi militarra egin zen estatu-buru berriaren aurrean. 814 militarrek eta guardia zibilek parte hartu zuten San Jeronimo ibilbidean zehar. Batailoi mistoak Aireko, Lurreko eta Itsasoko lau konpainiek osatu zituzten. Guardia Zibilak ere parte hartu zuen. Ohorerako batailoi mistoaren buruzagitza, bandera, gastatzaileen eskuadra eta musika banda Aireko Armadaren menpe zeuden. Erregearen Erregimentu Ahaztezineko konpainiak, berriz, Guardia Zibilaren Infanteriaren Taldeko, Erreserba Taldeko eta Aireko Armadaren Segurtasun Taldeari zegozkienz.[7]
Madrilgo kaleetan egindako ibilbidea
Erregeek Madrilgo kaleak zeharkatu aurretik eta errege izendatu aurretik segurtasuna zaintzeko 7.000 polizia aritu ziren lanean.[8] Horietatik 2.672 Guardia Zibilak ziren, 4.300 Polizia Nazionalak eta udaltzainak eta 2.100 polizia UIPekoak (istiluen aurkakoak). 120 frankotiratzaile ere egon ziren, baita GOESeko eta GEOetako beste zenbait unitate ere. Aire-espazioa ere itxi egin zen eta abisu antiterroristaren maila igo eta zenbait azpiegitura kritikotarako sarbidea mugatu egin zuten. Gainera, sare sozialak ere zaindu egin zituzten.[9][10]
Gorteen Jauregia utzi ostean, erregeek Rolls Royce auto batean egin zuten ibilbidea Errege Jauregiraino. Kaleetan 16.000 lore eta 120.000 bandera espainiar banatu zituen Madrilgo Udalak.[11][12] Erregeak Prado pasealekutik, Alcalá kaletik, Gran Víatik, Espainia Plazatik eta Plaza de Orientetik igaro ziren. Ibilbide guztian zehar erregea zutik joan zen jendea agurtzeko. Errege Jauregira iristean, Errege Familia, Juan Carlos eta Sofiarekin batera, Jauregiko balkoira atera ziren Plaza de Orienten zegoen jendea agurtzera.[13]
Ez daude datuak errege berria agurtzeko ibilbidera joan ziren pertsonen kopuruaren inguruan.[14] Eztabaida egon zen joan ziren pertsona kopuruaren inguruan.[14] Batzuek jende asko joan zela esan zuten eta milaka lagun kalera atera zirela esan zuten.[15] Beste batzuek, ordea, jende gutxi joan zela esan zuten.[16] Hauek Gran Vían pertsona-lerro bakarra zegoela adierazi zuten eta jende gutxi joan zen adibide zela.
Bestalde, erregearen aldarrikapenarengatik, Madrilen errepublikaren aldeko hainbat manifestazio debekatu ziren.[17] Bandera errepublikanoak erakustea debekatu zen ibilaldian zehar, baita balkoietan ere. Batzuek atera zuten baina poliziak segituan debekatu zien.[18] Debekuak eta poliza asko egon arren, 500 lagunek manifestazioa egin zuten eta 3 lagun atxilotu zituzten.[19] Nazioarteko zenbait adibidek albiste erregearen aldarrikapena ere landu zuten.[20]
Errege Jauregiko harrera
Errege Jauregiko geletan Felipek eta Letiziak 2000 gonbidatu hartu zituzten. Tartean zeuden estatuko goi-kargudunak eta gizarte-zibilaren ordezkariak.[21]
Polemika
Felipe VI.a Espainiakoa errege izendatu zuten egunean polemika ez zen faltatu. Jendea txaloka ari zenean Artur Masek eta Iñigo Urkulluk ez zuten txalotu, erregeak betiko ideiak eta pentsamenduak adierazi zituelako. Zenbait alderdi politikok eta hedabidek bi presidenteen jarrera kritikatu zuten.[22]
Erreferentziak
- http://www.rtve.es/noticias/20140613/felipe-vi-proclamacion-como-rey-felipe-vi-paso-paso/953783.shtml RTVE, 2014-06-23
- http://www.rtve.es/noticias/20140613/felipe-vi-proclamacion-como-rey-felipe-vi-paso-paso/953783.shtml RTVE, 2014-06-19
- https://web.archive.org/web/20140619175151/http://www.abc.es/casa-del-rey/proclamacion/20140619/abci-juan-carlos-impone-felipe-201406190953.html ABC, 2014-06-19
- https://web.archive.org/web/20140622042932/http://www.cadenaser.com/espana/articulo/bandera-nuevo-escudo-armas-felipe-vi-ondea-zarzuela/csrcsrpor/20140619csrcsrnac_6/Tes Cadena Ser, 2014-06-19
- https://web.archive.org/web/20140619145924/http://www.abc.es/casa-del-rey/proclamacion/20140619/abci-cronica-proclamacion-felipevi-201406190848.html, 2014-06-19
- http://www.casareal.es/ES/Actividades/Paginas/actividades_discursos_detalle.aspx?data=5359 Casa Real, 2014-06-19
- https://web.archive.org/web/20140619045613/http://www.abc.es/casa-del-rey/proclamacion/20140619/abci-desfile-militar-contara-efectivos-201406182156.html ABC, 2014-06-19
- http://www.lavanguardia.com/politica/felipe-vi/20140619/54409193337/operacion-orbe-dispositivo-seguridad-felipe-vi.html La Vanguardia, 2014-06-09
- http://www.abc.es/espana/rey-juan-carlos-i-abdica/20140612/abci-seguridad-proclamacion-felipe-201406121405.html ABC, 2014-06-12
- http://www.publico.es/actualidad/527636/semana-de-control-miedo-y-tolerancia-cero Público, 2014-06-19
- http://www.elconfidencial.com/espana/2014-06-18/cerca-de-16-000-flores-y-100-000-banderines-para-recibir-a-felipe-vi_148426/ El Confidencial, 2014-06-18
- https://web.archive.org/web/20140622001016/http://www.lasexta.com/noticias/nacional/ana-botella-encarga-120000-banderas-espana-inundar-madrid-proclamacion-felipe_2014061700288.html La Sexta, 2014-06-19
- http://www.lavanguardia.com/politica/felipe-vi/20140618/54409149202/recorrido-felipe-vi-madrid.html La Vanguardia, 2014-06-19
- http://www.bolsamania.com/noticias-actualidad/pulsos/El-gran-debate-en-los-medios-la-afluencia-en-la-proclamacion-de-Felipe-VI--0720140619181626.html Bolsamania, 2014-06-19
- http://www.larazon.es/detalle_normal/noticias/6701793/espana+relevo-en-el-trono-de-espana/el-pueblo-se-vuelca-con-el-rey-banderas-y-vivas-en-una-calurosa-jornada#.Ttt1bViJV240cMg La Razón, 2014-06-19
- http://www.elmundo.es/album/espana/2014/06/19/53a3066a268e3e3c1e8b4586_10.html El Mundo, 2014-06-19
- http://www.publico.es/politica/527736/delegacion-del-gobierno-prohibe-una-protesta-republicana-durante-la-proclamacion-de-felipe-vi%7Ceditorial=Público%7Cfecha=15/6/2014 Público, 2014-06-19
- http://politica.elpais.com/politica/2014/06/18/actualidad/1403101903_123341.html El País, 2014-06-19
- http://www.huffingtonpost.es/2014/06/19/felipe-vi-republicanos_n_5510828.html?utm_hp_ref=es-politica Huffington Post, 2014-06-19
- http://www.theguardian.com/world/2014/jun/19/spain-king-felipe-vi-promises-renewed-monarchy-sworn-in?guni=Keyword:tag-news%20main-2%20Lead%20story:Lead%20trailblock:Position1 The Guardian, 2014-06-19
- http://politica.elpais.com/politica/2014/06/19/actualidad/1403161487_675430.html El País, 2014-06-19
- https://web.archive.org/web/20140622031325/http://www.lasexta.com/noticias/nacional/urkullu-artur-mas-aplauden-discurso-proclamacion-felipe_2014061900074.html La Sexta, 2014-06-19