Felipe Alfau

Felipe Alfau (Bartzelona, Katalunia, 1902ko abuztuaren 24a - New York, AEB, 1999ko martxoaren 12a) katalan idazlea izan zen.

Felipe Alfau
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1902ko abuztuaren 24a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaNew York, 1999ko martxoaren 12a (96 urte) (96/97 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, poeta eta idazlea

Biografia

Bere familiak 1916an emigratu zuen Estatu Batuetara. Feliperen aita bidaiazalea zen, eta Katalunia, Madril, Salamanca eta Euskal Herrian bizi izandakoa zen. Madrilgo eta Euskal Herriko egonaldiak, esaterako, lehen eleberriko hainbat pasartetan azaldu zituen Felipek, baina sorlekua behin bakarrik bisitatu zuen, 1959an. Ikusi zuena, ordea, ez zetorren bat oroimenean gordetzen zuenarekin, eta atsekabe handirik gabe itzuli zen New Yorkera.

Estatu Batuetan musika ikasi zuen, eta haren aitak sortu eta New Yorken espainieraz argitaratzen zen La Prensa egunkariko musika-kritikaria izan zen. Gero itzultzaile gisa ere lan egin zuen New Yorkeko banku batean. Idazteko ingelesa erabiltzea eta, dirua irabazteko ametsak bultzaturik, literatura lanbidetzat hartzea erabaki zuen; horrela sortu zen Rhea Wellsen 17 irudiz hornituriko Old tales from Spain (1929, Espainiako ipuin zaharrak).

1936an argitaratu zen lehen aldiz 1928an idatzitako Locos. A comedy of gestures (Locos. Keinuen komedia). Hirugarren eta azken eleberria, Chromos, 1948an idatzi zuen, baina 1990eko hamarkadara arte ez zen argitaratu. Poesia ere idatzi zuen espainieraz, baina oraindik argitaratu gabe dago.

Erreferentziak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.