Felipa Gisasola
Felipa Gisasola Gabiola (Eibar, 1852ko apirilaren 30a - ib., 1939) artista euskalduna izan zen, marrazkilari, bitxigile eta damaskinatzailea.
Felipa Gisasola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eibar, 1852ko apirilaren 30a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Madril Eibar |
Heriotza | Eibar, 1939 (86/87 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | damaskinatzailea, irakaslea, bitxigilea, artista eta dendaria |
Biografia
Gurasoak, Miguel Antonio Gisasola eta Josefa Gabiola, eibartarrak zituen eta aita ume zelarik galdu zuen.13 urterekin hasi zen Eibarko Udal Dibujo Eskolan, eta 13 urterako damaskinatzen zekien. 1865ean, Elisabet II.a Espainiako erreginak Eibar bisitatu zuen eta Felipa damaskinatzeko bolarekin lanean ikusi zuen. Erreginak urteko 1.500 pezetako beka bat eman zion eta Plazido Zuloagarekin jarraitu zuen horrela formakuntza[1].
Ikasketak amaitzean Madrilen kokatu zen, eta urrezko eta zilarrezko inkrustazioak eginez ospea lortu zuen bere bitxigintza eta artisaugintzarekin. Lorenzo Zaragozano Argiano damaskinatzaile eibartarrekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten 1880 eta 1887 urteen artean: Emilia, Miguel eta Juan. Senarra 1887an hil zen, eta Felipa alargun utzi, 35 urterekin.
Madrilen “Casa Felipa” deituriko denda eta tailerra ireki zuen Felipa Gisasolak, Arenal kaleko 14. zenbakian; eta 1900. urtera arte jarraitu zuen han lanean. Nazioarteko erakusketetan ere parte hartu zuen Gisasolak, eta sariak irabazi ere Anbereskoan (1885), Bruselakoan (1888) eta Pariskoan (1889). Chicagoko Nazioarteko Erakusketan (1893) ere parte hartu zuen, eta 20.000 eta 40.000 dolarretan saldu ziren haren lanak.
1900. urtean Casa Felipa denda saldu eta Eibarrera itzili zen. Herrian Juan eta Miguel semeekin jarraitu zuen damaskinatu tailer batean lanean, eta bereziki emakumezkoen damaskinatu irakasle izan zen. Udal Dibujo Eskolan irakasle plaza ere izan zuen 1919tik 1922ra, erretiroa hartu arte, 87 urterekin hil zen Eibarren 1939an.
Erreferentziak
- «Felipa Gisasola Gabiola — Eibarko Kultura Ondarea - Egoibarra.eus» egoibarra.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).