Felidae
Felidae Carnivora ugaztun ordenako familietako bat da. Katuen familiako animaliak dira. Carnivora ordeneko 16 familietatik guztiz haragijalea den bakarra da. Felido ezagunena katua da, orain dela 10.000 urtetik aurrera gizakiekin harremanetan egon dena, baina bestelako felido handiak eta basakatuak ere talde honetan daude.
Felidae | |
---|---|
Oligozeno-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Felidae Fischer de Waldheim, 1817
|
Azpifamiliak | |
|
Gaur egun bi familia baino ez daude: Pantherinae, lehoi, tigre, jaguar eta leopardoekin; eta Felinae, puma, gepardo, basakatu eta karakalarekin, katuez gain.
Lehenengoak Oligozenoan agertu ziren, orain dela 25 milioi urte. Garai aurrehistorikoan Machairodontinae izeneko subfamilia ere existitzen zen, sable-hortzeko katu gisa ezagutzen ditugunak, edo Smilodon.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Felidae |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.