Felicity Aston
Felicity Aston (Birchington-on-Sea, 1977ko urriaren 7a) britainiar abenturazalea da, eta 33 urterekin Antartida eskian bakarka gurutzatzen duen lehen emakumea izan zen, 59 eguneko lan gogorraren ondoren.
Felicity Aston | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Birchington-on-Sea (en) , 1977ko urriaren 7a (46 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Tonbridge Grammar School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, klimatologoa, bidaiaria, iritzi-kazetaria eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
felicityaston.co.uk |
1.744 km egin zituen, eski-taulen gainean, Rosseko izotz-hesitik (Leverett glaziarra), eta Herkulesen badiara iritsi zen (Filchner-Ronne izotz-hesia)[1][2].
Astonen ibilbidea 2011ko azaroaren 25ean hasi zen, 85 kg-ko lera arrastatuz, ekipoarekin eta hornidurekin, Antartikako eguraldi txarrei aurre eginez (-30 °Celsius graduko tenperaturak) eta berokuntza-arazoak, pizgailu akastuna izateagatik (46 aldiz bakarrik piztu zen). Basamortu izoztuan barrena ibili ondoren, 2012ko urtarrilaren 22an lortu zuen bere egitekoa[3].
Erreferentziak
- (Ingelesez) «UK woman crosses Antarctica solo» BBC News 2012-01-23 (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
- (Gaztelaniaz) «Una mujer cruzó sola la Antártida» LA NACION 2012-01-23 (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
- «First woman to cross Antarctica alone says 'I'm so tired'» www.telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.