Felicia Olabe

Felicia Olabe Salaberri (Gasteiz, 1838ko maiatzaren 9a - 1912) hiriburuko mezenas garrantzitsua eta ongilea izan zen.

Felicia Olabe

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFelicia Olave Salaverri
JaiotzaGasteiz, 1838ko maiatzaren 9a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz, 1912 (73/74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilantropoa

Biografia

Gozoso del Rosario de los Faroles. Farolen Museoa Gasteiz

Clemente Olabe eta Fernanda Olaberri senar-emazteen alaba bakarra zen. Aita enpresari aberatsa zen eta, beste negozio artean, Gasteizen egin zen lehenengo hotela ireki zuen eta hiriko kafetegi zaharrena, “El Universal” (1844). 1852an El Cisco dantzalekua sortu zuen eta Gorbeiatik ekartzen zen izotzaren udal kontzesioa zuen. Dena ez zen garbia aitaren biografian, dirudienez, eta, antza, hirian antolatzen zituen joko partidei esker diru itzela lortu zuen. 1877tik bere negozioen joera aldatu zuen eta emakumeentzako Babesgabekoen Andra Mariaren babesetxea egin zuen.[1]

Felicia, bere senargai hil ondoren eta bost hilabetetara, gurasoen baimenik gabe Federico Gómez Arias salamancarrarekin ezkondu zen, 1859an. Gómezek, beste lanen artean, Bartzelonako Eskola Nautikoa zuzentzen zuen. Bartzelonan bizi izan zen urteetaz oso gutxi dakigu zeren eta dokumentazio asko Bartzelonako Santa Maria del Mar elizaren sutean galdu egin baitziren. Senarrak utzitako olerki batzuei esker badakigu hil zen alaba bat izan zuela eta, ondoren, senarrarengandik bereizi egin zela. Dirudienez ere bigarren alaba izan zuen baina hau ere hil egin omen zen. Datu hauek Feliciaren biografia idatzi duen Cristina Fructuoso Ruiz de Erenchun historialariari esker ezagutzen ditugu.[2] 1880an Felicia Gasteizera itzuli zen eta han bizi izan zen 1912 arte, hau da, hil arte. Urte horietan gurasoengandik jasotako dirua ekintza desberdinetan erabili zuen. Felicia hil zenean Benito Guinea y López de Aréchaga abokatu arabarrak[3] bere azken nahiak bete zituen. Klarisen Konbentuan hilobiratu zuten, bere gorpuzkiak konbentua aldatzearekin batera mugitu zituzten.[4]

Andre Mari, 1897
Felicia Olabe, kalea

Federico Madrazoren margolana

Federico Madrazok, 1815-1894, Espainiako gortearen margolari ospetsuak Feliciak 19 urte zituela (1845), erretratu bat egin zion. Gaur egun lan hori Frantziako Castres herriko Musée Goyan ikus daiteke.

Gasteizko mezenas

Feliciak gurasoengandik jasotako ondarea hiriko instituzio desberdinen artean banatu zuen: eliza, udala, hezkuntza, egoera txarrean zeuden emakumeak, haurrak... Beste aportazio artean hauek dira gehien gogoratzen direnak:

Sariak eta aintzatespenak

Gasteizko kale batek bere izena darama.[6]

Erreferentziak

  1. «PRO,13919,Fol.1182r - Donación del asilo Nuestra Señora Madre de las Desamparadas por parte de Clemente de Olave y García, vecino de Vitoria, y Fernanda Gabriela de Salaberri, vecina de Vitoria, su mujer, en favor de Ambrosia Olavide y Basterrica.» PARES (Noiz kontsultatua: 2022-02-05).
  2. «La gran mecenas de Vitoria. El Correo» www.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-05).
  3. «Guinea López de Arechaga, Benito - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-05).
  4. [https://www.vitoria-gasteiz.org/docs/wb021/contenidosEstaticos/adjuntos/es/29/90/62990.pdf Las mujeres en Vitoria-Gasteiz a lo largo de los siglos Recorridos y biografías. ] Ayuntamiento de Vitoria Gasteiz.
  5. (Gaztelaniaz) Armentia, Iñaki. (2015-11-02). «Esta es la historia del desaparecido Frontón Vitoriano de la calle San Prudencio» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2022-02-05).
  6. (Gaztelaniaz) «Las personalidades más ilustres que dan nombre a las calles de Vitoria» Crónica Vasca 2022-12-09 (Noiz kontsultatua: 2023-09-25).

Bibliografia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.