Felicia Browne

Felicia Browne (1904ko otsailaren 18-1936ko abuztuaren 25) emakume artista britainiarra, komunista, Espainiako Gerra Zibilean hil zuten, Aragoiko frontean. Eskultura eta marrazkia landu zuen.[1]

Felicia Browne
Bizitza
JaiotzaWeston Green (en) Itzuli, 1904ko otsailaren 18a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaTardienta, 1936ko abuztuaren 25a (32 urte)
Heriotza moduaborrokan hilda
Hezkuntza
HeziketaSlade School of Fine Art (en) Itzuli
St John's Wood Art School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista eta soldadua
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Biografia

1904ko otsailaren 18an jaio zen. Marrazkia, eskultura eta beste arte plastikoak landu zituen. Felicia Browne Weston Green-en (Thames Ditton, Surrey) jaio zen, 1904ko otsailaren 18an. 1920–21 eta 1927–28 artean St John's Wood Art School eta Slade Art School eskolan ikasi zuen. Sladera 16 urte zituelarik heldu zen, oso gaztea beraz. William Coldstream, Clive Branson, Claude Rogers eta Nan Youngmanen garaikidea izan zen.

1928an Berlinera bidaiatu zuen metalgintza ikasteko eta hargin-maisu izateko ikasten hasi zen. Berlinen bizi zen Nazional Sozialismoaren gorakadaren garaian eta antifaxisten jardueretan parte hartu zuen. 1930eko hamarkadan Erresuma Batura itzuli zen, eskulturak eta tresnak atzean utziz. 1933an Britainia Handiko Alderdi Komunistan sartu zen, 1936an, Edith Bone argazkilariarekin, Espainiara aldera joan zen; garai horretan MI5k kontrolpean zuen. Bidaiaren helburua oporrak ziren baina militarren estatu kolpeak Bartzelonan harratu zuten. 1936ko abuztuaren 3an armada errepublikanoan izena eman zuen, PSUC alderdiaren "Karl Marx" milizian.[2]

1936ko abuztuaren 25ean Browne Tardienta herritik gertu, Huescan, hil zuten. Milizianoek frankisten munizioez zamatutako tren baten aurka ari ziren. Su gogorrean Felicia zaurituta gertatu zen beste miliziano bati lagundu nahian frankistek hil zuten. Espainiako Gerran hil zen lehenengo boluntarioa izan zen. Bere gorputza berreskuratu zutenean marrazkiez betetako koadrenoa aurkitu zioten; koadernoa Errepublikaren alde dirua biltzeko Artists' International Association-ek (AIA) argitaratu zuen.[3] 1936ko urrian Nan Youngmanek bere omenez erakusketa antolatu zuen.

Obra

Erreferentziak

  1. «Dos hijas de exiliados españoles recuperan la memoria de Felicia Browne | Todos los Nombres» todoslosnombres.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-17).
  2. Buchanan, Tom (2002). «The Lost Art of Felicia Browne». History Workshop Journal (Oxford University Press) 54: 180-201. ISSN 1363-3554. doi:10.1093/hwj/54.1.180
  3. Angela Jackson (202): British Women and the Spanish Civil War.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.