Felice Orsini
Felice Orsini (Meldola, Emilia-Romagna, Aita Santuen Lurraldea, gaur egun Italia, 1819ko abenduaren 10a - Paris, Frantzia, 1858ko martxoaren 13a) italiar iraultzailea izan zen.
Felice Orsini | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Meldola, 1819ko abenduaren 10a |
Herrialdea | Aita Santuen Lurraldea |
Heriotza | Paris, 1858ko martxoaren 13a (38 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: burugabetzea |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Boloniako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Kidetza | Karbonari |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Italia Gaztea |
Biografia
Zuzenbide-ikasketak egin zituen Bolonian. Italia Gaztea mugimenduko kide izan zen eta 1843ko liberalen matxinadan parte hartu zuen; 1844an atxilotu eta giltzapetu zuten eta 1846ean libre utzi zuten Pio XI.aren amnistiari esker. Toskanan bizi zela, berriro atxilotu zuten ezkutuko irarkola bat zuelakoan.
1849an Erromako errepublikako diputatu aukeratu zuten, eta frantsesen aurka borrokatu zen Garibaldirekin batera. Azpilanetan ibili zen Giuseppe Mazziniren aginduz eta matxinatzeko saioak egin zituen, alferrikakoak ordea. 1855ean atxilotu eta hiltzera kondenatu zuten. Londresa ihes egin zuen, eta han, beste kide batzuekin batera Italiaren etsaitzat zuen Napoleon III.aren aurkako atentatu bat prestatu zuen. Frantziara joan zen, eta 1858ko urtarrilaren 14an berak eta bere kideek hiru bonba jaurtiki zizkioten Napoleon III.ari eta haren segizioari. Atentatu hark zortzi hildako eta zauritu asko egin zituen, baina Napoleon III.a bizirik atera zen eta Orsini gillotinan hil egin zuten.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.