Feldespato

Feldespatoak nagusiki, arroka igneoak osatzen dituzten mineral taldeak dira, beste edozein motatako arroketan ere aurki daitezkeen arren. Feldespatoak, aluminio, kaltzio, sodio edo potasiozko silikatoei dagozkie, edo base hauen nahasteei.

Infotaula de mineralFeldespatoa
Ezaugarri orokorrak
KategoriaTektosilikatoak
Formula(Ba,Ca,Na,K,NH4)(Al,B,Si)4O8
Sistema kristalinoTriklinikoa edo monoklinikoa
Identifikazioa
KoloreaAldakorra: gardena, zuria, arrosa, berdea, urdina, marroia
Gogortasuna
Mohs eskalan
6 - 6,5
DistiraBeirakara
MarraZuria

Bere egitura, siliziozko oinarri batean (Si4+) datza, non, zati bat, isomorfikoki, aluminioagatik aldatua izan den. Kargak desorekatzean, katioi metalikoekin konpentsatzen dira (K+, Na+, Ca+2).

Monokliniko edo triklinikoak izan daitezke. Kolore zurikoak dira, dirdira beirakaradunak edo oso kolore argietakoak. Bere jatorria petrografikoa da, oso ugariak eta magmaren solidotzearen bidez eratutakoak. Oso aldagarriak dira eta kaolinizazio izeneko prozesu baten bidez narriatzen dira.

Feldespato guztiak mineral gogorrak dira, 2,5 eta 2,75 arteko pisu espezifikodunak. Bi talde handitan banatzen dira:

Kuartzoa eta mikarekin batera, granitoa osatzen duen mineraletako bat da, honen deskonposaketa, meteorizazioaren arduraduna delarik. Feldespatoaren meteorizazioa (edo kaolinizazioa), giro hezeetan eta karbono dioxidoz CO2 kargatuetan gertatzen da. CO2a CO3an bihurtzen da, potasioa, kaltzioa edo sodioarekin lotzeko, karbonatuak sortuz, kaltzioaren kasuan kaltzita deritzo. Euren aldetik, silikato bikoitzek, aluminio silikato hidratatuak eratzen dituzte, kaolina, alegia.

Ikus, gainera


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.