Fela Kuti
Fela Anikulapo Kuti, edo soilki Fela (jaiotza-izena: Fela Ransome-Kuti; Abeokuta, Ogun estatua, Nigeria, 1938 - Ikeja, Lagos, 1997), nigeriar abeslaria, saxofoi- eta piano-jotzailea izan zen.
Fela Kuti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Fela Anikulapo Kuti, Olufela Olusegun Oludotun Ransome-Kuti |
Jaiotza | Abeokuta (en) , 1938ko urriaren 15a |
Herrialdea | Nigeria |
Talde etnikoa | Joruba |
Heriotza | Lagos, 1997ko abuztuaren 2a (58 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: HIESarekin loturiko arazogatik hildakoa |
Familia | |
Aita | Israel Olutodun Ransome-Kuti |
Ama | Funmilayo Ransome-Kuti |
Ezkontidea(k) | ezezaguna Remilekun Kuti (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Trinity Laban Conservatoire of Music and Dance (en) Abeokuta Grammar School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa jorubera Nigerian Pidgin (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | saxofoi-jotzailea, musika-talde gidaria, egile abeslaria, orkestra zuzendaria, abeslaria, musikagilea eta aktibista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Orlando Julius (en) |
Izengoitia(k) | Abami Eda eta Fela Aníkúlápó Kuti |
Genero artistikoa | jazza highlife (en) afrobeata |
Musika instrumentua | saxofoia ahotsa tronpeta gitarra elektrikoa giltzadia bateria gitarra |
Diskoetxea | Wrasse Records (en) Barclay JVC EMI |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Movement of the People (en) |
felaproject.net | |
|
Biografia
Lagosko Cool Cats taldeko abeslari izan zen oso gaztetan, eta, ondoren, 1961ean, Londresko Trinity College of Music eskolan zegoela, Koola Lobitos taldea sortu zuen. Han jazz-musikariak ezagutu zituen, Miles Davis, besteak beste. Handik bi urtera Nigeriara itzuli zen. Pentsaurreko batean adierazi zuen musika berri bat asmatu zuela: afrobeat izena eman zion.
1968-1969 urteetan bira bat egin zuen Kalifornian barrena, eta, Malcolm Xen biografia bat irakurri ondoren, politikan sartu zen. Erregimen militarren kontra agertu zen.
1971n Lagosera itzuli zen, eta, han, bere taldeari izena aldatu zion, eta Africa 70 jarri zion. Bere jabetzako eremuan Kalakuta Republic sortu zuen, bere familia, taldeko kideak eta grabazio-estudioa biltzen zituen eremu komunal bat. Jabetza hura auzo herritar batean zegoen, eta berehala hasi zen agintarien eta militarren jokabidea salatzen.
1974an gudarostea Anikulaporen errepublikan sartu zen. Anikulaporen ama hil zuten, eta Anikulapo bera zauritu egin zuten. 1979an alderdi politiko bat sortu zuen, Herriaren mugimendua.
Musika-taldearekin batera Egipton barrena itzuli bat egin ondoren, Egypt 80 izena jarri zioten taldeari. 1984tik 1986ra bitartean espetxean egon zen, eta, kaleratu zutenean, aginpidearen eta militarren kontra jarraitu zuen lanean.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Felaren webgune ofiziala
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.