Fei Xiaotong
Fei Xiaotong (txinatar idazkeraz 费孝通, pinyineraz Fèi Xiàotōng, W.-G. Fei Hsiao-t'ung; Wujiang, Jiangsu, Txina, 1910eko azaroaren 2an - Beijing, 2005eko apirilaren 24an) Txinako soziologo eta antropologoa izan zen. Txinako talde etnikoak ikertu zituen eta aktibista soziala ere izan zen. Ikerketa soziologiko eta antropologikoen bultzatzaile izan zen Txinan, eta era berean, Txinako gizarte eta kultur gertakarien berriemailea izan zen nazioartean.
1920ko hamarkadaren amaieran Suzhouko eta Quinghuako Unibertsitateetan ikasi zuen. Bere ama kristautasunera bihurtu eta konfuzianismoa ez bezalako baloreetan hezi zuen. Kutsu kultural berri honi esker soziologia ikasten hasiko da Chicagoko Eskolako testuak erabiliz. 1935ean badoa London School of Economics-era Txinako nekazari herrixka batean landa lana egin ondoren. Bronislaw Malinowskirekin zuen asmo tesia egiteko, baina azkenean Raymond Firth-ekin egingo du. Txinara bueltatu, eta alderdi komunistak 1952an "zientzia burgesaren" bazterketa pairatuko du. Irakaskuntza galaraziko zaio lehenik, eta ondoren, "berreziketa" batetik pasa ondoren, 1970ean berragertuko da Beijingeko zientzien akademiako soziologia atala berregiteko.
Ordutik, Txinako gizarten zientzien berritze bat ematen ari da, batez ere, Qinghua Unibertsitatea non soziologia saila berriro ireki zen 2000. urtean.
![]() ![]() |
Artikulu hau Txinako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |