Federiko Krutwig

Federiko Krutwig Sagredo (Getxo, Bizkaia, 1921eko maiatzaren 15a - Bilbo, Bizkaia, 1998ko azaroaren 15a) euskal idazle eta politikaria izan zen.[1]

Federiko Krutwig

Bizitza
JaiotzaGetxo, 1921eko maiatzaren 15a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo, 1998ko azaroaren 15a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
euskara
greziera
gaztelania
frantsesa
portugesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, politikaria eta akademikoa
Lan nabarmenak
KidetzaEuskaltzaindia
Euskadi Ta Askatasuna
Izengoitia(k)Fernando Sarrailh de Ihartza eta Heiko Sagredo de Ihartza

Inguma: federiko-krutwig-sagredo-1921-1998 Literaturaren Zubitegia: 75

Bizitza

Aita alemana zuen, lanbidez enpresaria, eta ama, aldiz, veneziar jatorriko bizkaitarra. Nerabezaroan euskara bere kasa ikasi zuen. 1941ean Resurreccion Maria Azkue ezagutu zuen eta elkarlanean aritu ziren heriotzak banatu zituen arte. 1943an gainbeheran zegoen Euskaltzaindian sartu eta Azkuerekin batera suspertu egin zuten. Garai hartan pintoreen Mikeldi taldea eta Ikerketaren Julio de Urquijo Institutua eratu zituen. Euskararen batasun literarioaren sustatzaile nagusietako bat izan zen Krutwig.[2]

Ekialdeko hizkuntzak ikasi zituen Frantziako Sorbonako Unibertsitatean eta Alemanian. Gernika aldizkarian (1945-53) lapurtera klasikoaren eta ekialdeko erlijioekiko aldekotasunak agertu zituen.

1952an Hego Euskal Herria utzi behar izan zuen, bere ideiengatik eta Euskal Herriko Elizari buruz egin zituen kritikengatik. Donibane Lohizunen, Jagi-Jagi mugimenduarekin harremanetan izan zen.

1963an Vasconia argitaratu zuen, Fernando Sarrailh de Ihartza ezizenaz.[3][4][5] Bertan Euskal Herriaren historia arakatu zuen ikuspegi erabat iraultzaileaz. Sabin Aranaz geroztik garatutako nazionalismoaren kritika zorrotza eginez, beste abertzaletasun mota baten alde hitz egin zuen, batez ere mugimendu antikolonialisten iturrietatik edanez. Franco diktadore espainiarraren poliziak ETAren inspirazio iturritzat jo zuen liburua. Alde horretatik, egia da ETAren sortzaile eta kideetako askok idazlana goraipatu egin zutela, baina horrek erakundean izan zuen indarrari buruz eztabaidak daude. ETAren V. Biltzar Nagusian oso txosten garrantzitsua aurkeztu zuen Krutwigek.

Lapurtera klasikoa (Axular, Etxeberri, Haranader, eta Leizarragarena) proposatu zuen euskara batuaren oinarri gisa, eredu kultista baten alde. Krutwigen iritziz, euskararen batasuna XVI. mendeaz geroztik lortua zen, eta batasun hori Leizarragak egin zuen. Bide horretatik, euskarazko idazlan guztietan eredu horixe bera erabili zuen, baita 1968 ondotik ere. Hasieran idazle eta euskalari asko eredu horren alde egon ziren, haien artean Luis Villasante, Jon Mirande eta Gabriel Aresti. Urteen joan-etorrian, ordea, asmo hori alde batera uzten joan zen, hiztunen hizkuntzatik urrunegi zegoela eta. Hala ere, Krutwigek eredu hori defendatzen eta erabiltzen segitu zuen bere bizitza osoan.

Helenista saiatua, Alfontso Irigoien, Manu Ertzilla, Mikel Morris eta Josu Lavinekin batera Jakintza Baitha elkartearen sortzaileetako bat izan zen 1985 urtean, kultura helenistikoa bultzatu eta ezagutarazteko helburuarekin. Elkarteak "Halcón: Revista de Cultura Griega" aldizkaria argitaratu zuen.

Bizitzako azken urteetan Jose Maria Gorordoren Euskal Hiritarren Egitekoak alderdiaren hautagai zerrendetan aurkeztu zen. Hala ere, hil baino hilabete batzuk lehenago, Euskal Herritarrok hautesle elkartearen sustengatzaileen artean egon zen.

Hizkuntz zaletasuna

Poliglota handia zen. Hamabostetik gora hizkuntza ezagutzen zituen nahiko sakonki, mintzatzeko gauza izateko moduan, besteak beste hauek: latina, greziera, euskara, hungariera, nederlandera, errusiera, arabiera, hebreera, persiera, Indiako hizkuntzak, txinera, georgiera, paxtunera... [1]

Beste hizkuntza batzuekin mintzatzeko gaitasunik ez zuen, baina ondo ezagutzen zituen grafia, gramatika eta ezaugarri nagusiak. Euskaltzaindiko bileretan, askotan hitz baten etorkia azaltzeko, haren etimologia jatorrizko hizkuntzaren idazkeraz marrazten zuen inolako arazorik gabe...baita hebreera, arabiera edo hindierazko letrekin ere![1]

Lanak

Saiakera

Narrazioa

Lehen lerroan, Luis Villasante eta Juan San Martin, Euskaltzaindiak Euskal Herriko erakunde publikoekin akordioa sinatu zuen egunean. Haien atzean, Federico Krutwig, Patxi Altuna, Alfonso Irigoien eta Pello Salaburu.
  • Belatzen Baratza (1. liburukia): Mikelditarrak. Euskal errankaria hamaika irazkietan eta bederatzi bilbetan, 1979. Ediciones Vascas.
  • Belatzen Baratza (2. liburukia): Jakintza-Baitha, 1982. Luis Haranburu.
  • Belatzen Baratza (3. liburukia): Otsoaren bidea, 1982. Luis Haranburu.
  • Belatzen Baratza (4. liburukia): Erroten burgiko mystêrioa, 1982. Luis Haranburu.
  • Belatzen Baratza (5. liburukia): Harbelnoren amazônak, 1982. Luis Haranburu.
  • Belatzen Baratza (6. liburukia): Mystagintza zaharra, 1982. Luis Haranburu.
  • Belatzen Baratza (7. liburukia): Ortziren zaldiak, 1983. Luis Haranburu.
  • Belatzen Baratza (8. liburukia): Garaziko oihanaren thauma, 1983. Luis Haranburu.
  • Belatzen Baratza (9. liburukia): Sua ez da hilten, 1983. Luis Haranburu.
  • Ekhaitza, 1980. Luis Haranburu.
  • Igibarziaren iphuinak , 1982. Luis Haranburu.

Itzulpena

Krutwigi buruzko lanak

  • Federiko Krutwig-i omenaldia, Ricardo Badiola Uriarte (prestatzailea), Iker 10, Euskaltzaindia, 1997.
  • Federiko Krutwig Sagredo (1921-1998), Xabier Kintana, Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 1999.
  • Krutwig: bere mendeurrenean berrirakurtzen, hainbat autore, Nabarralde, 2022.

Erreferentziak

  1. Kintana, Xabier. (1999). Federiko Krutwig Sagredo (1921-1998),. Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia..
  2. "Krutwig Sagredo, Federico". Ondarebideak.eus
  3. Huici Urmeneta, Vicente; Davila Legerén, Andrés. (2016-06-30). «Del Zoon Politikón al Zoon Elektronikón. Una reflexión sobre las condiciones de la socialidad a partir de Aristóteles» Política y Sociedad 53 (3): 757–772.  doi:10.5209/rev_poso.2016.v53.n3.50776. ISSN 1988-3129. (Noiz kontsultatua: 2021-11-26).
  4. «Krutwigen mendeurrena: Bere ekarpenak euskal ekonomiari. Ekonomialari Euskaldunen II. Biltzarra. Htik BIOra» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2021-11-26).
  5. Zubizarreta, Patxi. (2023). Sakonean itsasoa ikusten da. Maingolarratarren uberan.. Txalaparta ISBN 978-84-19319-62-3..
  6. Federico., Krutwig Sagredo,. (1973?). Vasconia : [estudio dialéctico de una nacionalidad. ] Norbait PMC 971684377. (Noiz kontsultatua: 2021-11-26).
  7. Federico., Krutwig Sagredo,. (1984). Computer shock vasconia año 2001. Gráficas Lizarra ISBN 84-398-1073-3. PMC 907315078. (Noiz kontsultatua: 2021-11-26).

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.