Federico Mena
Federico Mena Quintero (Mexiko Hiria, 1976ko uztailaren 29a) ordenagailu programatzaile Mexikoarra, GNOMEren "Canvas"-a idatzi zuen Red Haten lan egiten zuen bitartean. Denbora batez GIMPen arduraduna izan zen, eta Ximianen, orain Novellek erosia, kontratatutako lehenetakoa izan zen, eta oraindik bertan jarraitzen du. Miguel de Icazarekin batera, Federicok GNOME proiektua fundatu zuen.
Federico Mena | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1976ko uztailaren 29a (47 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa |
Hizkuntzak | ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria eta programatzailea |
viruta.org | |
![]() |
Universidad Nacional Autónoma de México unibertsitatera joan zen, eta bertan Icaza ezagutu zuen, Ordenagailu zientziak ikasten zituen bitartean; ondoren unibertsitatea utzi zuen Red Hat-entzat lan egiteko Estatu Batuetan. Bere bizitzaren zatirik handiena Mexiko Hirian igaro du, baina orain Xalapan, Veracruzen, bizi da bere emaztearekin.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.