Federico Franco
Luis Federico Franco Gómez (Asunción, 1962ko uztailaren 24a -) paraguaiar kirurgialari eta politikaria da. 2012ko ekainaren 22tik 2013ra Paraguaiko presidentea izan zen[1].
Federico Franco | |||
---|---|---|---|
2012ko ekainaren 22a - 2013ko abuztuaren 15a ← Fernando Lugo - Horacio Cartes → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Asuncion, 1962ko uztailaren 24a (61 urte) | ||
Herrialdea | Paraguai | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Asunciongo Unibertsitate Nazionala | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta zirujaua | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Alderdi politikoa | Authentic Radical Liberal Party (en) |
Alderdi Erradikal Liberal Benetakoaren kidea da. 2003-2008 bitartean Erdialdeko departamenduko gobernadorea izan zen. 2008ko apirilaren 20ko hauteskundeetara Fernando Lugo buru zuen Aldaketarako Batasun Abertzalearen barnean aurkeztu zen. Hauteskundeetan nagusitu ondoan Lugok presidenteorde izendatu bazuen ere, bien artean desadostasun ugari izan zen[2].
2012ko ekainaren 22an Paraguaiko Senatuak Fernando Lugo presidente kargutik kendu zuen, bere eginbeharrak ongi egin ez zituela argudiatuta, eta Francok hartu zuen haren lekua. Argentina, Ekuador, Bolivia, Txile, Dominikar Errepublika edota Venezuelak ez zuten presidente berria aitortu eta gertatutakoa estatu kolpetzat jo zuten[3][4].
Erreferentziak
- Franco, Paraguaiko presidente berria: 'Hemen ez da kolperik izan' Eitb.com
- ¿Quién es Federico Franco, el nuevo presidente paraguayo? Lanacion.com.ar
- Federico Franco da Paraguaiko presidente berria, Fernando Lugoren partez Berria.info
- Francisco PEREGIL: La destitución de Lugo plantea un profundo dilema a Latinoamérica Elpais.com