Federico Fellini

Federico Fellini (Rimini, 1920ko urtarrilaren 20a - Erroma, 1993ko urriaren 31) italiar zinema zuzendari, gidoilari, komikilari, aktore eta idazlea izan zen, XX. mendean ospe handienetakoa izan zuenetako bat. Felliniren filmetan memoria, ametsak, fantasia eta apetak nahasten dira.[1]

Federico Fellini

Bizitza
JaiotzaRimini, 1920ko urtarrilaren 20a
Herrialdea Italia  (1920ko urtarrilaren 20a -  1993ko urriaren 31)
HeriotzaErroma, 1993ko urriaren 31 (73 urte)
Hobiratze lekuaFellini tomb (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Giulietta Masina  (1943 -  1993)
Hezkuntza
HeziketaErromako La Sapienza Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
ingelesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, satira-idazlea, komikigilea, idazlea eta errealizadorea
Lantokia(k)Erroma
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakCharlie Chaplin eta Pablo Picasso
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

federicofellini.it
IMDB: nm0000019 Allocine: 59 Allmovie: p89547 TCM: 60684 IBDB: 10607
Musicbrainz: 7b3fb3b1-464f-4b56-8e76-dd269c396e33 Discogs: 463623 Find a Grave: 6014 Edit the value on Wikidata
Fellini 1970. hamarkadan.
Fellini Bruno Zanin aktorearekin Amarcord filmaren grabazioan.

Biografia

Haurtzaroa eta gaztaroa

Federico Fellini Riminin jaio zen, Forlì probintzian, burgesia txikian kokatzen zen familia batean. Aita, Urbano Fellini (1894-1956), Gambettolakoa jatorriz (Riminitik 20km inguru mendebaldera), likoreen, gozoen eta elikagaien komertziala zen. Ama berriz, Ida Barbiani (1896-1984), Erromakoa jatorriz, etxekoandrea zen. Fellinik derrigorrezko ikasketak Riminiko "Giulio Cesare" Lizeoan burutu zituen 1930etik 1938ra. Nerabezaroan jada, nabarmentzen hasi zen marrazketarako zuen talentuagatik. Ikaskideen eta irakasleen komikiak eta karikaturak egiten zituen eta askotan, ingurukoen keinuak ere imitatzen zituen.[2].

Zineman

Hasieran Rossellini eta Lattuadarekin lan egin zuen (Roma, città aperta; Paissa). Neorrealisten eragina izan zuen hasieran: Les fous du music-hall, Luci di varietà, 1951, Courier du coeur, Lo Sceico bianco, 1952; I Vitelloni, 1953). Gero bere nortasuna finkatu zuen, eta oso obra oparoa sortu zuen. Gizarteak oinarritzat emakumearen alienazioa (La Strada, 1954) edo tranpa eta gezurra (Il Bidone, 1955) dituela esanez, gizarte bat auzitan jarriz; uste osoa du errugabezian (Le Notti di Cabiria, 1957) eta zorion gogoan (Giulietta dei Spiriti, 1965). Ondasunetan aberats direnen gainbeheraren lekuko eta epaile izan zen (La Dolce vita, 1959). Otto e Mezzo (1963) filmaren ondoren, zinema onirikoaren poeta argiena bihurtu zen, irudirik zoragarrienak eta ironiaz beteenak eskainiz. Fellini Satyricon (1968), Roma (1971), Amarcord (1973) filmetan, iragana berriro eskuratu nahi duen gizona azaldu zuen, gizonaren bizitzaren deskripzio gogorra eginez. geroztik pelikula hauek egin ditu: Il Casanova, 1976; La città delle donne, 1979; Prova d'orchestra, 1978; E la nave va, 1983; Ginger e Fred, 1985.

Zuzendutako filmak

  • Luci del Varietà (1950) (Alberto Lattuada-rekin batera)
  • Lo Sceicco Bianco (1951)
  • I Vitelloni (1953)
  • L'Amore in Città (1953)
  • La Strada (1954) Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
  • Il bidone (1955)
  • Le Notti di Cabiria (1957) Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
  • La Dolce Vita (1960)
  • Boccaccio '70 (1962)
  • (1963) Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
  • Giulietta degli Spiriti (1965)
  • Satyricon (1969)
  • I Clowns (1970)
  • Roma (1972)
  • Amarcord (1973) Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
  • Il Casanova di Federico Fellini (1976)
  • Prova d'orchestra (1979)
  • La città delle donne (1980)
  • E la Nave Va (1983)
  • Ginger e Fred (1986)
  • Intervista (1987)
  • La voce della luna (1990)

Erreferentziak

  1. Astiz, Iñigo. «Mende fellinitarra» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  2. (Gaztelaniaz) Paves Borges, Gonzalo M. (2021)- Cruce de miradas: Federico Fellini y Milo Manara cabalgan juntos.- 607-611 orr., Dibujando historias. El cómic más allá de la imagen liburuan. ISBN 978-84-1340-265-5.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.