Federico Etxebarria Uribe
Federico Etxebarria Uribe (Bilbo, Bizkaia, 1911ko uztailaren 28a - Madril, Espainia, 2004ko irailaren 5a) margolaria izan zen. Juan Etxebarria Zurikaldai margolariaren iloba zen. Harekin ikasi zuen pintura. Hasieran oso lan akademikoak egin zituen, gero inpresionistak, frantses margolarien eragin handiarekin, eta 1960az geroztik pintura abstraktua. Erakusketa ugari egin ditu, bakarrik eta beste artista batzuekin, Euskal Herrian ez ezik, Europako, Ameriketako eta Asiako hiriburu nagusietan ere.
Federico Etxebarria Uribe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Federico Echevarría Uribe |
Jaiotza | Bilbo, 1911ko uztailaren 28a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 2004ko irailaren 5a (93 urte) |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Espainia |
Etxebarria Uriberen obren artean, aipatzekoak dira: Teresita, La niña del chaleco, Plaza de la Bastilla, Naturaleza muerta eta abar.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.