Fearless (1993ko filma)
Fearless (euskaraz Beldur Barik), 1993ko Peter Weir australiar zinema zuzendariaren drama film bat da. Rafael Yglesias idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Jeff Bridges, Isabella Rossellini, Rosie Perez, Tom Hulce eta John Turturro aktoreek antzeztu zuten.
Fearless (1993ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1993 |
Izenburua | Fearless |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 117 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | San Frantzisko |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Peter Weir |
Gidoigilea(k) | Rafael Yglesias (en) |
Antzezlea(k) | |
Jeff Bridges Isabella Rossellini Rosie Perez John Turturro Tom Hulce Benicio Del Toro Debra Monk Deirdre O'Connell John de Lancie Daniel Cerny | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Paula Weinstein (en) |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. Warner Bros. Pictures (en) |
Edizioa | William M. Anderson (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Maurice Jarre |
Argazki-zuzendaria | Allen Daviau |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | San Frantzisko |
Argumentu nagusia | Hegazkintza eta hegazkin-istripua |
Historia | |
Nominazioak | |
Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Rosie Perez) izendapena jaso zuen.
Argumentua
Bere lagunik onena hil den hegazkin istriputik bizirik atera ondoren, Max Klein (Jeff Bridges) arkitektoak berebiziko eraldaketa espirituala jasan du. Heriotzari inongo beldurrik ez dion bedeinkapen egoera batean sentituz, Max ez da bere iraganeko bizimoduari berrekiteko gai. Bere bizipena elkarbanatzen duen pertsona bakarra Carla (Rosie Perez) dela dirudi, istripu berdinean bere haurtxoa galdu eta errudun sentituz lurjota dagoen ama.
Aktoreak
- Jeff Bridges: Max Klein
- Isabella Rossellini: Laura Klein
- Rosie Perez: Carla Rodrigo
- Tom Hulce: Brillstein
- John Turturro: Bill Perlman doktorea
- Benicio del Toro: Manny Rodrigo
- Deirdre O'Connell: Nan Gordon
- John de Lancie: Jeff Gordon
- Debra Monk: Alison
- William Newman: Gizon adindua
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)