Feargus O'Connor
Feargus Edward O'Connor (Connorville house, Castletown-Kinneighetik hurbil, Corkeko konderria, Irlanda, 1794ko uztailaren 18a – Londres, Ingalaterra, 1855eko abuztuaren 30a) langile klasearen aldeko politikaria izan zen. Biztanle guztiek botoa emateko eskubidea izatearen alde agertu zen. 1832an, Britainia Handiko Parlamentuan sartu zen, Daniel O'Connellen alderdiaren eskutik, baina haren ideia moderatuen kontra agertu zen geroago. 1837an, Norhern Star egunkaria sortu zuen. 1846tik aurrera, etxalde handiak laborarien artean banatzearen aldeko izan zen. Ez zuen helburuak betetzerik lortu, eta burua galdu zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.