Fe Agenekoa
Fe (latinezko fides eta frantsesez foy, fedea), eliza katolikoaren santua eta martiria da . III. mendean Agenen (gaur egungo Frantzia) sortua. Erromatar-galiar familia aberats batekoa zen, eta kristau-fedea defendatu zuen, hil arte. Gresillara eraman zuten bertan torturatzeko, bertan erretzeko, San Lorentzo bezala, eta gresillan erretzen ari zela lepoa moztu zioten. 303. urtean akabatu zuten hamahiru urte besterik ez zituelarik, Maximiano enperadorearen erregealdian, Daziano prokontsularen auzitegian agertu ondoren. Harekin batera, Alberta ahizpa ere akabatu zuten, baita San Caprasio gotzaina ere eta horiekin batera martirien patua partekatu zuten hiriko beste hainbat biztanle kristau.
Fe Agenekoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Agen, 290 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | Agen, 303ko urriaren 6a (egutegi gregorianoa) (12/13 urte) |
Heriotza modua | : burugabetzea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Jarduerak | |
Santutegia | |
Urriaren 6 |
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.