Faustina Zaharra
Annia Galeria Faustina, Faustina Zaharra[1], (latinez: Agrippina minor; c. 100eko otsailaren 16a-140ko urria edo azaroa), hispaniar jatorriko familia noble erromatar batekoa zen. Marko Annio Vero kontsularen alaba zen. 126 inguruan, handik 12 urtera enperadore izango zen Antonino Piorekin ezkondu zen, norekin bi seme eta bi alaba izan zituen. Lau hauetatik, bakarrak baino ez zuen biziraun, Faustina Gazteak, ondoren, Antoninoren ondorengo enperadorea izango zen Marko Aureliorekin ezkondu zena.
Faustina Zaharra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Antzinako Erroma, 105eko otsailaren 16a (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | 140 (egutegi gregorianoa) (34/35 urte) |
Hobiratze lekua | Sant'Angelo gaztelua |
Familia | |
Aita | Marko Annio Vero |
Ama | Rupilia Faustina |
Ezkontidea(k) | Antonino Pio |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | Antonines (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | companion (en) |
Bere senarra enperadore izendatua izan zenean, Augusta izendatua izan zen.
Historia Augustinak "egiazaleegia" zela dioen arren, ezkon garaia zoriontsua izan zela dirudi.
140 edo 141ean hil ondoren sagaratua eta Hadriano enperadorearen mausoleoan lurperatua izan zen (gaur egungo Sant'Angelo gaztelua). Foroan, bere gurtzarako tenplu bat altxatu zen, gaur egun, San Laurendiari eskainitako eliza dena.
Gainera, bere izena zeraman karitatezko fundazio bat sortu zen, Puellae Faustinianae, Erromako pobreen alabetaz arduratzen zena.
Faustina Maiorren txanponak "Diva Faustina" bezala, erromatar enperatrizen artean arruntenetakoak bezala daude.